• Hasiera
  • Beste zerbitzu batzuk
  • TICCámaras

TICCámaras

Ekintza honek IKTak enpresen egunerokotasunean ezartzea du helburu, bere gako estrategikoak lortzeko erraminta bezala har ditzaten eta ondorioz beren produktibitate eta lehiakortasun aukerak handitu daitezen.

Onuradunak

Gipuzkoan beren zerga egoitza edo produkzio egoitza duten ETE, Mikro-ETE eta Autonomoen erregimen berezian izena emanda duten pertsonei zuzendua dago.

Ekintzak

Programa honako laguntza zuzeneko ekintzen bitartez gauzatuko da:

  1. Fasea: IKTei buruzko lagundutako diagnosia. Digitalki enpresaren inguru ekonomiko eta merkatuan duen lehiakortasuna ezagutzen lagunduko duen diagnosi sakona egitean datza. Teknologiaren inguruko beharrak zehaztu eta ondorioz, soluzioen inplantazioei buruzko aholkularitza emango zaie. Ekintza planak honako ardatzak izango ditu: Lehiakortasunaren hobekuntza, merkataritza elektronikoa eta martekin digitala.

Lehen fase honen kostuak %100 an daude diruz lagunduta.

Oharra: Lehen fasea gauzatzen duten enpresek 2020ean bigarren faseko onuradunak izan daitezke berriz ere bertan parte hartzeko eskaera gaindituta. Bigarren faseak honako edukiak ditu:

Inplantazioa. Proiektuaren definizioa, zerbitzu hornitzaileei aurrekontuak eskatu eta Inplantazio Plan Pertsonalizatua egin. Behin Inplantazio Plan Pertsonalizatua adostuta, Bazkundetik kanpo dauden enpresek egingo dute soluzioen inplantazioa. Horretarako %50ko diru-laguntza eskuratu ahal izango dute enpresek (egun indarrean dauden irizpideen arabera), gehienez 3500€ko laguntzarekin (Gehienezko 7000€ko gastuak).

Izen ematea eta epeak

Izena emateko epea: 2019ko abenduaren 9a, 18:00 tan.

Eskaera aurkezteko lekua: Gipuzkoako Bazkundea

Parte hartzeko eskaerak sarrera erregistroaren ordenaren arabera onartuko dira. Plazak mugatuak dira.

Informazio gehiago

Amaia Vaqueriza
943 000 295 – Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

(Deialdi honen osoko testua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatu da).

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com