• Hasiera
  • Bazkundea
  • Gipuzkoako Bazkundea
  • Informazio Korporatiboa

Informazio Korporatiboa

Esparru Juridikoa

Berezko lege-nortasuna duen Zuzenbide Publikoko Korporazioa, 1886an sortu zen eta Donostiako Kontsulatuaren oinordekoa da. Politikatik kanpokoa da eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren garapen ekonomikoa sustatzea du helburu. Merkataritzaren, Industriaren, Zerbitzuen eta Nabigazioaren interesak defendatzen ditu.

Gipuzkoako jarduera ekonomikoaren sektore guztietako enpresa eta enpresaburu guztiek osatzen dute, eta Batzarrak ordezkatzen ditu (Korporazioaren ordezkaritza-organo nagusia da). Batzarra osatzen duten 40 kideak lau urtetik behin aukeratzen dituzte libre eta demokratikoki.

Batzarrak onartzen ditu aurrekontuak, Ganberaren politika zehazten du eta Batzorde Betearazlea izendatzen du, zortzi ordezkarik eta Presidenteak osatutakoa. Batzorde Betearazlea da Ganberaren kudeaketarako eta administraziorako organo nagusia. 2010ko martxoatik gaur egunera arte Pedro Esnaola Latasa da Presidentea. 

Gobernu Korporatiboaren eta Kontuen Txostena

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com