• Hasiera
  • Bazkundea
  • Gipuzkoako Bazkundea
  • Kalitate politika

Gipuzkoako Bazkundearen Kalitate Politika

Gipuzkoako Bazkundea Gipuzkoako interes nagusien Zerbitzura dagoen erakundea da, Lurraldeko agente sozioekonomikoei balioa eta lehiakortasuna sustatzen duten irtenbideak bultzatzen duena, beren interes eta beharren ezagutzatik abituz:

  • Zerbitzuen prestazioen bidez.
  • Erronka instituzionalak eta Gipuzkoako ekonomiaren eragileak dinamizatuaz.
  • Aurreratze eta abangoardia ikuspegiaz ingurune aldakorrean, honekiko lotura iraunkorra izanik.

Gipuzkoako Bazkundeak, Nazioarteko Garapena, Merkataritza Garapena, Enpresa Garapena eta Lehiakortasuna, Azpikontratazio Industriala, Prestakuntzarako eta Ekintzailetzarako Ezagutzaren Kudeaketa, Marketin eta Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa eta Enpresarentzako Lege eta Zerga Zerbitzuak jardueretan, badaki bezeroei eskaintzen dizkien produktuen eta zerbitzuen azken kalitatea ezarritako prozesuen, ezagutzaren eta horien jarraipena eta kontrola egiteko mekanismoen araberakoa dela.

Horregatik, Gipuzkoako Bazkundeak bere Kalitatearen Kudeaketa Sistema, ISO 9001:2015, arauarekin bat etorriz finkatu du, bere bezeroei kalitatezko produktu eta zerbitzuak bermatzeko, hobekuntza jarraia sustatuz sistema honekin bat etorriz.

Kalitate Politika horrek ondorengo oinarritak ditu:

  • Erakundearen jarduerak bezeroaren asebetetzera bideratu, honen behar eta itxaropenak asebetetzen saiatuz, baldintzak ezagutu eta beteaz, eskakizun, salneurri eta epeei dagokionez, egun ezarritako eremuaren barruan.
  • Bezeroekin Komunikazio eraginkorra eta egokia izateko sistemei bidea egin bezeroen itxaropenak aztertu, asebetetzea balioztatu, erreklamazioak aintzat hartu eta jokabide hobezina izan bezeroaren asebetetzea lortzeko.
  • Lege eta arautegiko baldintza garrantzitsuak zorrotz bete, hala produktuaren Kalitatearekin zerikusia dutenak nola erakundeak izenpetzen dituen betebeharrak ere.
  • Langilegoaren gaitasuna eta parte-hartzea ziurtatu eta hobetu, parte-hartze aktiboa sustatuz, motibazioa prestakuntza eta bakoitzaren garapena bultzatuz.
  • Erakundearen jasangarritasuna eta balioaren sorkuntza ziurtatu, kalitate ezaren kostuak txikiagotu, jarduera akastunak eta ez beharrezko prozesuak ekidinez, eta bere jasangarritasuna luzaroan bermatuz.
  • Prozesuak etengabe optimizatu, hobekuntza jarraiarekiko konpromezuari eutsiz.

Printzipio horiek esparrutzat hartu dira, zuzendaritzak aldiro aztertu eta berrikusten dituen kalitate helburuak ezartzeko.

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com