• Hasiera
  • Jarduera guztiak
  • Mugikortasun elektrikoa: Barne ekintzailetza eta dibertsifikazioa ibilgailu elektrikorako bidean

Jarduera guztiak

Mugikortasun elektrikoa: Barne ekintzailetza eta dibertsifikazioa ibilgailu elektrikorako bidean

Data:  Irailak 24

Ordutegia: 09:00-11:30

Iraupena: 2,5 ordu

Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 - 20018 Donostia-San Sebastián ubicacion

Izen-ematea botoia

Gipuzkoako Foru Aldundiak mugikortasun elektrikoa sustatzeko duen estrategiaren barruan INGIMOB programa abian jarri du. Mugikortasun elektrikoaren inguruan biltzen den Gipuzkoako enpresa sarea sendotzeko helburua du, startup eta dibetsifikazio proiektuen bitartez sektore honekin lotuta egitasmo berriak identifikatu  eta sustatuz.

Xede honekin, Gipuzkoako Bazkundea eta BIC Gipuzkoa erakundeek barne ekintzailetza eta dibertsifikazio sektoriala bultzatzeko jardunaldi bat antolatu dute.  

Ibilgailu elektrikoarekin erlazioa duten beren esperientziak ezagutzera emango dituzte eta sektorearen inguruko informazio eta aukerak aurkeztuko dituzte.

Halaber, INGIMOB programaren emaitzak eta aurrerantzean edukiko duen bilakaera ezagutzera emango dute.

Jardunaldia doakoa da eta lekua mugatua. Izen emateak enpresaren profilaren arabera balioztatuko dira, profil industriala duten enpresak lehenetsiz. (Aforoa beteko balitz, soilik enpresa bakoitzeko partaide bakarrak parte hartu ahal izango luke).

Egitaraua

 

  • 09:00 Ongi etorria eta hasiera Gipuzkoako Bazkundearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.
  • 09:15 INGIMOB Programa:
  •         - INGIMOB 2018-2019 programaren emaitzak eta INGIMOB 2019-2020 proiektuaren jarraipena. - Juan Carlos Villaverde (Gipuzkoako Bazkundeko teknikaria) eta Ainhoa Unamuno (BIC Gipuzkoako Proiektu Zuzendaria)
  •         - INGIMOB programan parte hartu duten enpresen esperientzia.
  • 09:30 Mugikortasun elektrikoaren Industria Txinan. Iban Iriondo (RTS, S.Ako Zuzendari Orokorra).
  • 10:00 Mugikortasun elektrikoaren inguruko aukerak Gipuzkoan. David Chico (Fagor Arrasate, S.Coopko Garapen korporatiboko zuzendaria).
  • 10:30 Enpresa, startup, zentro teknologiko eta formakuntza zentroekin mahai ingurua.
    • Iban Iriondo (RTSko Zuzendari Orokorra)
    • Andrés Murua (Dinargi - Koordinatzailea)
    • David Chico (Fagor Arrasate, S.Coopko Garapen korporatiboko zuzendaria).
    • Igor Villarreal (Ikerlan)
    • Gaizka Lazarobaster (Tknika)
    • Iberdrola
  • 11:30 Itxiera. Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • 11:45 Kafe-Atsedenaldia – INGIMOB proiektuko enpresak, startup ezberdinak, zentro teknologiko eta inbertsoreen arteko topaketak.

Informazioa

Amaia Vaqueriza

aHelbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

   Logo Dipu           Bic Logo Horizontal

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com