Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak tekonologia jardunaldia antolatu dute Gauzen Internetak laugarren industria iraultzan duen papera ezagutu ahal izateko

Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, SPRI eta Miramon Enpresa Digitalarekin batera jardunaldi dibulgatzaile bat antolatu dute “IoT: Elkarri konektatutako munduaren onurak eta erronkak” izenburupean. Jardunaldia bihar, asteazkena, maiatzak 15, burutuko da Donostiako Miramongo Teknologia Elkartegiko Eraikin Nagusian eta bertan 200 pertsona izatea espero da.

Gipuzkoako Bazkundeko III. Enplegu Feriak 44 enpresa eta 200 langabe baino gehiago bilduko ditu

Gipuzkoako Bazkundeko Enplegu Feria langile berriak kontratatzeko interesa duten Gipuzkoako enpresen eta lan bila dabiltzan pertsonen arteko topagunea da. Hilaren 9an eta 10ean egingo den hirugarren edizio honetan, Gipuzkoako 44 enpresa eta 200 langabe baino gehiago bilduko dira. Aurtengo ferian I Mugikortasun Feria barneratuko da, bertan Europar Batasunean dauden enpresetan praktikak egiteko aukera eskainiko da langabeek esperintzia profesional bat izan dezaten atzerrian.

Gipuzkoako Bazkundeko europako azpikontratazio industrialeko topaketak “MEETIND”ek 1.200 enpresa elkartu ditu 10 urtetan

MEETIND-Europako azpikontratazio industrialeko topaketa hamar urtetan zehar egin da Gipuzkoako Bazkundean azpikontratazioko industria enpresentzat merkatu berriak bilatzeko helburuarekin. Azpikontratazioak gure lurraldeko industriaren % 27,6a ordezkatzen du eta arrazoi hau izan zen, 2009an Gipuzkoako Bazkundea lehen topaketa hau antolatzera bultzatu zuena, sektore honek Gipuzkoako ekonomian duen garrantzia, hain zuzen. Ordutik, MEETIND topaketa, estatuko eta nazioarteko mailako erreferente bihurtu da.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com