• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak tekonologia jardunaldia antolatu dute Gauzen Internetak laugarren industria iraultzan duen papera ezagutu ahal izateko

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak tekonologia jardunaldia antolatu dute Gauzen Internetak laugarren industria iraultzan duen papera ezagutu ahal izateko

Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, SPRI eta Miramon Enpresa Digitalarekin batera jardunaldi dibulgatzaile bat antolatu dute “IoT: Elkarri konektatutako munduaren onurak eta erronkak” izenburupean. Jardunaldia bihar, asteazkena, maiatzak 15, burutuko da Donostiako Miramongo Teknologia Elkartegiko Eraikin Nagusian eta bertan 200 pertsona izatea espero da.

Jardunaldia "Gipuzkoa Teknologikoa"ren hamazazpigarren edizioan barneratzen da eta Gauzen Internetak edo loT-ak geroz eta konektatuagoak dauden enpresa eremuetan duen funtzioa ezagutu nahi duten enpresei zuzenduta egongo da.

Jardunaldian Gauzen Internetak edo loT-ak enpresa munduan duen garrantziaz hitz egingo da eta bereziki, teknologia honek laugarren industria iraultzan betetzen duen papera zein den jorratuko da. Horretarako, hizlari aipagarriak izango dira bertan, hala nola, Ana Bernal, Libeliumeko “Business Development and Ecosystem” Zuzendaria, Joseba Izaguirre, IK4-TEKNIKEReko “Dispositivos Sensores” Koordinatzailea, Nieves Murillo, TECNALIAko Proiektu Nagusia, Igor G. Olaizola, Vicomtecheko “Inteligencia de Datos para Energía y Procesos Industriales” arloko Zuzendaria, Carlos Sánchez, ITS Securityko “CERT & Cybersecurity” Zuzendaria eta Juanjo Galdos, Ibermatica Industriako “Unidad MikMarket”eko Zuzendaria.

Gaur egun, konektatuta ibiltzen diren gailuen kopurua neurrigabea da: trafikoa, energia edo kutsadura kudeatzeko sentsoreetatik hasi, eta industria eremuko makina edo norbere erabilpenerako wearabletaraino.

Gauzen Interneta edo IoT.aren ezarpenak informazioa ematen digu denbora errealean operazioen urruneko kontrola, trazabilitatea eta automatizazioa errazteko, aurreikusi daiteken ezagutza garrantzitsua metatzeko, zenbakiak hartzea sustatzeko eta prozesuak eta baliabideak emateko. Honek guztiak, enpresei kostuak murriztea, lehiakorragoak izatea, produktibitatearen errendimendua hobetzea eta zerbitzu hobea ematea ahalbidetzen diete. Baina badira ere aurre egin beharreko erronkak, horien artean intuiziozko interfaceen segurtasuna, integrazioa eta garapena.

Gipuzkoa Teknologikoa

"Gipuzkoa Teknologikoa" programa 2003an sortu zen. Gipuzkoako Bazkundeak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera urtero hiru jardunaldi antolatzen ditu. Jardunaldi hauetan informazioaren eta komunikabideen teknologien erabilpenarekin erlazioa duten gai ezberdinak jorratzen dira: interneten segurtasuna, tresna hauek negozio katea hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak, Gauzen Interneta, Big Data, 0.4 Industria, Blockchain, Cloud computing, Fabrikazio gehigarria, Robotika, ...

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com