Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak uste du lurraldeko BPGa % 1,7 eta % 2,2 artean igoko dela 2024an, eta esportazioak funtsezkoak izango direla hazkunde horretan

Gipuzkoako enpresen hazkunde-itxaropenak murriztu egin dira 2024rako, baina positiboak izaten jarraitzen dute.

Esportazioekiko aurreikuspenak onak dira, eta bi urtez zifra historikoetan egonkortu dira. Enpresen % 88k hobetzea edo mantentzea aurreikusten du 2023arekin alderatuta.

2024an enpresak plantillak mantentzeko eta indartzeko egindako ahalegina antzematen da.

Lan-kostuen igoera eta errentagarritasuna dira, berriz ere, enpresentzako faktore baldintzatzaile garrantzitsuenak, eta, ondoren, langile-falta eta eskariaren ahulezia.

Nazioarteko faktore geopolitikoak funtsezkoak izango dira urteko bilakaera ekonomikoan.

5.000 pertsona baina gehiagok parte hartuko dute 2024ko Gipuzkoako Bazkundearen prestakuntza-programetan

5.000 ikasle 2024an, gehienak Gipuzkoako enpresetako profesionalak.

Urteko lehen seihileko honetan 200 ikastaro baino gehiago eskaintzen dira aurrez aurre eta online.

Digitalizazioko prestakuntza-eskaintza indartzen da, bereziki marketin digitalean eta jasangarritasunean, berdintasunari, enpresa osasungarriari eta erosketei aplikatutako iraunkortasunari buruzko prestakuntza eskainiz.

30 urtetik beherako gazteen garapen profesionalak eta 45 urtetik gorakoen enplegagarritasunak atal espezifiko bat dute prestakuntza-eskaintzan.

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bilboko eta Gipuzkoako merkataritza-ganberek adostu dute autonomoentzako aurreikuspen-sistema bat abian jartzea BGAE baten bidez

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Gregorio Rojo Arabako, José Ignacio Zudaire Bilboko eta Mauricio Arregui Gipuzkoako merkataritza-ganberetako lehendakariek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur, aurreikuspen-sistema artikulatu bat abian jartzeko, norberaren konturako langileentzat edo autonomoentzat lehentasunezko enpleguko BGAE baten bidez. Duela hilabete Gobernu Kontseiluak merkataritza-ganbera horientzako dirulaguntza onartu ondoren iritsi da sinatutako lankidetza-hitzarmen hau, horrela BGAE hori sortzea, eratzea eta Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan inskribatzea errazteko.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com