• Hasiera
  • Beste zerbitzuak
  • TicketBAI
  • TicketBAI Informazioa

TicketBAI Gipuzkoan

Zer da TicketBAI (TBAI)?

TicketBAI hiru foru-ogasunen eta Eusko Jaurlaritzaren proiektu komuna da, eta zenbait betebehar legal eta tekniko ezartzea du helburu. Horretarako, indarrean jartzen denetik aurrera, jarduera ekonomikoan diharduten pertsona fisiko eta juridiko guztiek fakturazio-software bat erabili beharko dute, argitaratzen diren baldintza teknikoak betetzen dituena.

info

Borondatezko ezarpen-aldia 2021

2021eko urtarrilaren 1ean hasten da borondatezko aldia, 2021ean zehar luzatuko dena.

info

Nahitaez ezarri beharreko aldia 2022

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, TicketBAI nahitaez ezartzen hasiko da, eta 2022an sektore ekonomikoen arabera hedatuko da.

info

TicketBAI jardunaldiak

Jardunaldi hauetan, proiektuaren berritasunak zehatzago ezagutzeaz gain enpresa askori digitalizaziora jauzi egiteko aurkezten zaien aukera perfektua partekatuko dugu, kudeaketaren eta komunikazioaren arlo guztietan denbora eta baliabideak optimizatzeko.

info

TBAI Egutegia ES

TicketBAI softwarea: zerrenda eta erregistroa

TicketBAIrekin integratu eta TicketBAI Software Erregistroan inskribatu diren merkatuko fakturazio-softwareak kontsulta ditzakezu orri honetan.

info

TicketBAI soluzioen enpresa laguntzaileak

Gipuzkoako Ganberarekin kolaboratzaileen zerrenda bat aurkeztu dugu, Ogasunean erregistratutako eta Gipuzkoan ezarpenak egiten ari diren TicketBAI softwarearekin.

info

TicketBAI saioetan laguntzea

TicketBAI soluzioak ezartzen dituen enpresa zaren aldetik, jardunaldi berrietan lagundu nahi baduzu, jar zaitez gure sailarekin harremanetan. Jardunaldi gehiago prestatzen ari gara..

info

 

Informazio geiago:

Tel. 943 000 308

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com