• Hasiera
  • Bazkundea
  • Jarduera Korporatiboa
  • Bihartean

Bihartean: Euroeskualdeko merkataritza NAEN euroeskualdearekin – Klusteuro – Compet’Plus Poctefa

navarra gipuzkoa bayona

Gipuzkoako Bazkundeak, Nafarroako Ganberak eta Baionako Ganberak Bihartean sortu zuten, merkataritza, zerbitzu, industria, prestakuntza, berrikuntza eta lankidetza arloetan lurralde hauen garapen ekonomikoa bultzatu eta  nazioartekotze bateratu bat sustatzeko.

Bihartean-ek mugaz gaindiko proiektuak bultzatu, koordinatu eta sustatzeko eta mugaz bestaldean garatu nahi duten enpresekin interfaze gisa jarduteko sortu zen.
http://www.bihartean.com

 Bihartean 2022

 

Euroeskualdeko merkataritza NAEN euroeskualdearekin

Bihartean, bere hiru Ganbera bazkideak eta Nouvelle Aquitaine – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdeak lankidetza estrategikoa sinatu berri dute, mugaz gaindiko gai eta zailtasunetan hiru lurraldeetako ETEak aholkatzeko. Ibilbide-orriaren helburuak honako hauek dira: 45 enpresa aholkatzea, mugaz gaindiko topaketa bat antolatzea euroeskualde-eremuan, eta 3 lurraldeetako teknologia-parkeetako enpresen arteko lankidetza bultzatzea.

BIHARTEANen esperientzian oinarrituta, honako hau da sektore ekonomiko orotako ETEei proposatutako metodologia:

  • Enpresaren zailtasunen azterketa,
  • Ganberen mugaz gaindiko ezagutzatik eta esperientziatik abiatuta, ekintza prekonizatuen ibilbide-orri bat egitea.
  • Elkarrekin adostutako ekintzetan aholkularitza ematea.

Informazio gehiago:
• Euroeskualdeari buruzkoa. - https://www.euroregion-naen.eu /
• Enpresa-aholkularitza: Olga Irastorza - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

klusteuro 2022

 Mugaz gaindiko klusterrak

NAEN Euroeskualdearen kofinantzaketarekin, Gipuzkoa Bazkundeak sortu eta  Baiona Ganberarekin, Sodenarekin eta Akitania Berria – Nafarroa – Euskadi euroeskualdearekin dinamizatu ditu 2019an sortutako mugaz gaindiko hiru Kluster.

 

Aipatutako dinamikak eta Mugaz gaindiko balio-kate hori zabaldu nahi ditugu. Mugarik gabeko espiritu kolaboratzailea duten eta gailu medikoetan, big datan, adimen artifizialean eta fabrikazio gehigarrian jarduten duten ETEak eta zentro teknologiko berritzaileak bilatzen ditugu.

Mugaz gaindiko kluster horiekin bat egitean Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berriaren arteko networkingaz baliatzen dira enpresak.  Ezagutza eskuratu, negozio aukerak areagotu eta ikusgarritasuna lortuz. Negozioak garatzeko, harreman-sare bat dugu erosle potentzialekin, lizitazio pertsonalizatuak identifikatzen ditugu eta partzuergoak bultzatzen ditugu deialdietara aurkezteko. Gure kideentzako ikusgarritasuna bultzatzen dugu, Linkedin bezalako sare profesionalen bidez, web gune baten bidez, eta Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa euroeskualdearekin kolaboratzen dugu.

Informazio gehiago: https://www.klusteuro.eu /
Olga Irastorza

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Competplus

COMPET´plus: (2020-2022)   

Proiektu hau mugaz gaindiko enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratuta dago, bai eta espazio horretan jarduerak birkokatzeko berrikuntza-plataformak sortzera ere. Helburuetako bat balio-kate indartuak sortzea eta ETEen eta enpresa bultzatzaileen arteko lankidetza ere bada.

Mugaz gaindiko fluxu eta jarduera ekonomikoen azterketa zehatza egin ondoren, ikusi da fluxu batzuk ez direla garatzen eskualdeetan, nahiz eta beharrezko produkzio-baliabideak izan.

Horrela, mugaz gaindiko balio-kateak osatzeko jarduera ekonomikoak identifikatu dira. Horren arabera honakoak sortu dira:

  • 2 balio-kate (edo mugaz gaindiko poloak) Sormen eta Kultura Industrietan, Gamifikazioan espezializatutako 10 enpresa ingururekin – Errealitate areagotua eta Irudi birtuala, eta Mugikortasun konektatuan eta autonomoan MUBIL – NaVEAC - Topos enpresarekin.
  • Halaber, enpresa traktoreen eta enpresa hornitzaileen arteko lankidetzarako 2 berrikuntza-plataforma, mugaz gaindiko esparruan fluxu ekonomiko horiek hobetu ditzaketenak: nekazaritzako elikagaietan, 3 lurraldeetako eskaintzaren eta eskariaren azterketa batean oinarrituta; energian, energia anitzeko estazioak (elektrikoa – Hidrogenoa – Biogasa) ezartzean oinarrituta, mugaz gaindiko/nazioz gaindiko jarraitutasuna bermatzeko.

Informazio gehiago: https://competplus.eu /

 

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du proiektua, % 65ean, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldearen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea da. Laguntza mugaz gaindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoetan oinarritzen da, lurralde-garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bidez.

 

Frise Bihartean ES 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com