Jarduera guztiak

Jardunaldia. Negozio aukerak Akitania Berrian

Data:  Azaroak 26

Ordutegia: 09:00-11:00

Iraupena: 2 ordu

Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 - 20018 Donostia-San Sebastián ubicacion

Izen-ematea botoia

Jardunaldi honek Akitania Berrian dauden negozio aukeren inguruko informazioa ematea du helburu eta honekin batera, merkatu honetan arrakasta izateko zenbait gako ematea.

Frantzia enpresa gipuzkoarren esportazio merkatu nagusia da, baita erosketa merkatu garrantzitsua ere. Akitania Berria, 6 milioi biztanlerekin, Frantziako 4. erregioa da eta sektore sendo eta anitzez osaturiko egitura ekonomikoa du.

Akitania Berriaren hurbiltasunak salmenta eta erosketa operazioak ahalbideratzen ditu, baita elkarlanerako aukerak ere. Nahiz eta askotan, merkatua eta honen potentzialaren ezagutza ezak Gipuzkoako enpresei zailtasunak sortzen dizkie merkatu honetan sartzerako orduan. Jardunaldi honen helburua zailtasun horiek gainditzea da.

Egitaraua

9:00

Harrera eta dokumentazioaren banaketa

09:05

Negozio aukerak Akitania Berrian

  • Akitania Berriaren egoera ekonomikoa eta sektore nagusiak.
  • Intereseko sektore nagusien, azpikontratazioa barne, araberako aukerak
  • Nola sartu merkatu frantsesean
  • Izapideei buruzko informazio iturriak
  • Zertan lagun zaitzake Gipuzkoa Bazkundeak eta Biharteanek?

10:45

11:00

Galde-eskeak

Jardunaldiaren amaiera 

 

Hizlaria : Olga Irastorza, Bihartean-Mugaz gaindiko Merkataritza Ganberako Zuzendaria

Informazio gehiago:

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Logo EEN

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com