Jarduera guztiak
2020 Nazioartekotzeari buruzko laguntza eta ekimenen aurkezpen Jardunaldia
Data: Otsailak 20 Ordutegia: 9:00-11:30 Iraupena: 2,5 ordu Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 - 20018 Donostia-San Sebastián |
Jardunaldian zehar, Euskadiko Nazioartekotze Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak eta Gipuzkoako Bazkundeak, 2020an ETEn esku jarritako zenbait tresnen aurkezpena burutuko da.
Azalduko diren laguntzak ondorengo joera izango dute: Nazioartekotzean hastea, nazioartekotzearen sendotzea, merkatu eta produktu berrien zabaltzea, laguntzak nazioarteko inbertsioari eta nazioartekotze prozesurako enpresen arteko lankidetza, beste batzuen artea.
Horrela, nahi duten enpresek, banakako elkarrizketa eskatu dezakete teknikariekin, beren kasua azaltzeko jardunaldi amaieran. Horretarako, aurrez jakinaraztea eskatzen dizuegu.
Egitaraua
9:00-9:05 Irekiera
Imanol Lasa - Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatua
9:05-09:45 Gipuzkoako Foru Andundiak eskaintzen dituen Nazioartekotze laguntzak
Jon Gurrutxaga - Berrikuntza eta Internazionalizazioko zuzendari nagusia
09:45-10:30 Basque Trade & Investment-ek eskaintzen dituen Nazioartekotze laguntzak
Maite Subinas - Enpresa-zerbitzuen Arduraduna
10:30-11:15 Gipuzkoako Bazkundeak eskaitzen dituen Nazioartekotze laguntzak
Amaia Ferro - Enpresarial Garapena eta Nazioartekotzeko Zuzendaria
11:15-11:30 Galderak
11:30 Banakako elkarrizketen hasiera.
Informazioa
943 000 295
aHelbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.