Jarduera guztiak

Merkantzien jatorri-froga

Data: martxoak 2

Ordutegia: 9:00-11:00

Iraupena: 2 ordu

Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 - 20018 Donostia-San Sebastián ubicacion

Izen-ematea botoia

Merkantzien jatorria, arantzel-sailkapenarekin eta aduanako balorearekin batera, merkataritza-politika zehazteko faktore garrantzitsuenetako bat da, honen arabera, merkantzia bati nazioarteko operazio batean, bereziki inportazioan, aplikatuko zaio aduana-tratamendua.

Edozein herrialdetatik edo Europar Batasuna bezalako aduana-batasunetatik merkantzia bat inportatzeko ezartzen zaizkion aduana-araudi eta merkataritza-politikako hainbat neurri (muga-zergen babesa, inportazioaren murrizketak, kontrolak eta baldintza teknikoak, etab.) bere jatorrizko herrialdearen arabera baldintzatuta dago.

Merkantzien jatorriak enpresaren nazioarteko jardunean izan ditzakeen ondorioak ezagutzea funtsezkoa da merkataritza-akordioek eskaini ditzaketen abantailak aprobetxatzeko.

Jardunaldi honetan, jatorria zehazteko moduari buruz hitz egingo dugu, bai eta lehentasunezko jatorria eta lehentasunezkoa ez dena justifikatzeko moduari buruz ere.

 

• Asistentzia presentzial mugatua
• Jardunaldia web bidez ere jarraitu ahal izango da

 

Programa

 

9:00 Aurkezpena

9:10 Merkantzien  jatorria

9.40 Lehentasunezko jatorria versus lehentasunezkoa ez den jatorria

10:00 Lehentasunezko ziurtagiriak (ATR/EUR-1)

10:15 Faktura-aitorpena

10:30 Lehentasunik gabeko ziurtagiriak

10:45 Galdera-txanda

11:00 Jardunaldiaren amaiera

 

Hizlaria

 

Jon Zabaleta, Gipuzkoako Bazkundeko Enpresarial Garapena eta Nazioartekotzeko teknikaria.

 

Informazioa

 

943 000 295

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Logo Conjunto 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com