Jarduera guztiak

Ingurumen arloan negozio-aukerak Uruguain

Data: 2021ko apirilak 21 eta 22

Lekua: On-line

Izen-ematea botoia

Datozen urteetan, Uruguain zenbait inbertsio egingo dira ingurumen-azpiegituretan, hala nola ur-saneamenduko sarea hobetzea, hondakin solidoak tratatzea, edateko uraren hornidura bermatzea edo ingurumen-kutsadurarekin eta ur-kutsadurarekin lotutako hainbat proiektu.

Ingurumenaren babeserako politika publiko guztiak era jasangarrian garatzeko, bereziki ingurumenari lotutako Ministerio berria sortu dute Uruguain.

Horrela izanik, azpiegiturak garatuko dituzten agenteak eta azpiegitura horiek kontratatuko dituzten eragileekin lankidetza sortzeko aukera ona dela uste dugu.

Gipuzkoako Bazkundeak, Basque Trade and Investment-ekin eta Bilboko eta Arabako Ganberekin lankidetzan, on line ekitaldi bat abiarazi du. Bertan, interesa duten euskal enpresek hainbat proiekturen arduradun diren Uruguaiko agenteen eskutik ingurumen  sektoreak eta haien azpiegiturek eskaintzen dituzten aukerak entzuteko parada izango dute, Uruguain egingo diren inbertsio berriak kontuan hartuta.

 On line ekitaldi hori apirilaren 21an eta 22ean izango da, honako programa honen arabera:

 

2021 eko Apirilaren 21a

 

14:30 Ongietorria Euskaditik. Aurkezpena eta ekitaldiaren helburua. Amaia Ferro, Gipuzkoako Bazkundeko Enpresarial Garapen eta Nazioartekotze zuzendaria.
Uruguaitik aurkezpena. Gabriel Arancibia, Gipuzkoako Bazkundeko Kontsultorea Uruguain.

 

14:35 Basque Trade & Investment esku-hartzea. Roberto Caride, Basque Trade & Investment-Argentina.

 

14:45 Negozio aukerak eta inbertsioa Uruguain. Ekimen Pribatuaren Legearen aurkezpena. Uruguay XXI.

 

15:05 Uruguaiko ingurumen politikaren aurkezpena eta datozen urteetarako erronkak ingurumen arloan. Ministroaren ordezkaria (zehazteke) Uruguaiko Ingurumen Ministerioa.

 

15:50 Herrialdeko edateko uraren banaketaren eta saneamenduaren arloko proiektuak. Montevideon edateko uraren etorkizuneko hornidura. Arturo Castagnino, OSE (Obras Sanitarias del Estado) eko zuzendaria.

 

16:30 Hidrokarburoarekin lotutako proiektuak. Rosario Martino, ANCAPeko (Erregaien, Alkoholaren eta Portlanen Administrazio Nazionala) Ingurumen Kudeaketako Gerentea.

 

17:15 Portuen gestioa eta ingurumena. Lorean Leal eta Federico Piñeiyro, ANP eko (Portuen Administrazio Nazionala )Ingurumenaren Kudeaketarako Unitatearen arduradunak.

 

18:00 Lehen saioaren amaiera Gabriel Arancibia Uruguaitik eta Amaiak Ferro Euskaditik.

 

2021ko Apirilaren 22a

 

14:30 Ongietorria Euskaditik. Aurkezpena eta ekitaldiaren helburua. Amaia Ferro, Gipuzkoako Bazkundeko Enpresarial Garapen eta Nazioartekotze zuzendaria. Uruguaitik eta Argentinatik Ongietorria. Gabriel Arancibia, Gipuzkoako Bazkundeko Kontsultorea Uruguain eta Roberto Caride, Basque Trade & Investment-Argentina.

 

14:35 UTEren parte-hartzea (Erabilera eta Transmisio Elektrikoen Administrazio Nazionala). Claudia Cabal, Ingurumen Kudeaketako gerentea.

 

15:35 Hondakin solidoak tratatzeko eta urak saneatzeko proiektuak. Guillermo Moncecchi, Montevideoko Intendentziako Ingurumen Garapeneko zuzendaria.

 

16:35 Hondakin solidoak tratatzeko proiektuak. Leonardo Herou, IMCko (Canelones-eko  Udal Intendentzia) Ingurumen Garapeneko zuzendaria.

 

17:30  SACEM- Constructora e ingeniería firmaren parte hartzea. Igor Matías Sainz, negozio berrien kudeatzailea.

 

18:00 Galde-eskeak

 

18:15 Ekitaldiaren amaiera

 

Informazio gehiago:

Ainara Aldarondo 

943 000 294

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Logo Conjunto 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com