Jarduera guztiak

Digitalizazio eta zerbitizazio tailerrak – Negozioa hobetu eta handitzeko gakoak

Data:  Martxoan, taldearen arabera (behean ikusi)

Ordutegia: taldearen arabera

Iraupena: 5 ordu

Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 - 20018 Donostia-San Sebastián ubicacion

Izen-ematea botoia

Digitalizazioak, behar bezala zuzenduta, negozioak eraldatzen ditu eta liderrak sortzen ditu bere sektoreetan. Harrigarria da gaur egun Xeroxek inprimagailurik ez saltzea, baizik eta inprimatutako orri bakoitzeko fakturatzea; edo Siemens Gamesarentzako  haize –sorgailuen ekoizpena baino onuragarriagoa suertatzea parke eolikoen kw/h-ko salmenta.

 

Negozio-eraldaketa arrakastatsu hau lortzeko eskema mentalak eta paradigma zaharrak haustea ezinbestekoa izan da. Gipuzkoako Bazkundeak digitalizazioan eta serbitizazioan adituak diren Digitalenturekin lankidetzan, digitalizazioaren bidetik negozioa nola eraldatu hausnartzeko tailer praktiko batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Zure enpresak garapen digitalerako bideak aurkitzen laguntzen dizugu, bezeroarenganako orientazioarekin  eta balio erantsia sortzearekin lerrokatuta.

 

Enpresa parte-hartzaileen arteko sinergiak uztartu ahal  izateko, hiru talde osatuko dira:

  • Elektromugikortasuna: elektromugikortasunaren sektoreko balio-katea osatzen duten produktua/zerbitzua duten enpresentzat. Baita hirugarren batentzat fabrikatzen duten enpresak ere, beren zehaztapenen eta diseinuaren arabera, eta azken produktua elektromugikortasuna helburu dutenak.
  • Azpikontratazio-industria: Azpikontratazioko industria-enpresak (mekanizazioa, galdaragintza, plastikoa, galdaketa, etab.). Hirugarrenen diseinuaren eta eskakizunen araberako produktuen fabrikatzaileak. (Kanpoan geratzen dira elektromugikortasunaren balio-katean daudenak)
  • Produktu industrial osagarriak. Industriak bere jardunbiderako erabiltzen dituen eta produktuari gehitu ez zaizkion industria-produktuak. Adibidez, ekipo elektrikoak eta elektronikoak; ekipo hidraulikoak eta pneumatikoak; ekipo mekanikoak eta potentzia transmititzeko ekipoak, erremintak, materiala eta enbalatzeko eta logistikako ekipoak.

 

*Tailer bakoitzak 2 lan-saio ditu.

Egitaraua

TALDEA

DATAK

ORDUTEGIA

Elektromugikortasuna

Lehen lan saioa: martxoak 15 - 2021

Bigarren lan saioa: apirilak 20 - 2021

15:00 - 18:00

09:00 - 11:00

Azpikontratazio-industria

Lehen lan saioa: martxoak 17 - 2021

Bigarren lan saioa: Apirilak 21 - 2021

09:00 - 12:00

09:00 - 11:00

Produktu industrial osagarriak

Lehen lan saioa: martxoak 17 - 2021

Bigarren lan saioa: apirilak 27 - 2021

15:00 - 18:00

09:00 - 11:00

 

  • Talde mugatuak
  • Prezioa: doakoa
  • Izena emateko azken eguna: 2021eko martxoaren 10a, edo edukiera agortu arte

 

Informazioa

Alfonso Aguirre

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Tel. 943 000 281

 

Twitter Acelera pyme Mesa de trabajo 1

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com