Lanzituz programa
Lanzituz-Lan Sozietateak Sortuz sozietate mugatu bat, sozietate anonimo bat edo lan-sozietate bat eratuta enplegua sortu nahi duten langabetuei zuzendutako programa bat da.
Programaren helburua da datozen bost urteotan guztira 218 enpresa berri eta 1.090 lanpostu sortzea ibilbide jakin bat jarraituz. Hauek dira urratsak:
- Informazioa eta aholkularitza
- Prestakuntza ekintzailetzan
- Negozio-plana egitea
- Enpresa sortzea eta tramitatzea
- Lehenengo sei hilabeteetan jarraipena eta tutoretza
Programa Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du Eusko Jaurlaritzak koordinatuta, eta Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak antolatzen du Gipuzkoako Bazkundearekin, UPV/EHUrekin, CCOO sindikatuarekin eta Iraurgi Berritzen Urolako Garapen Agentziarekin lankidetzan.