Saltokientzako eta konponketa-tailerrentzako eus-COMMERCE programa
Nola aprobetxatu teknologia ZURE NEGOZIOAREN MESEDETAN
Aprobetxatu eus-COMMERCE-ren edizio berria eta egokitu zure negozioa errealitate digital berrira.
Zure negozioaren digitalizazio maila edozein izanda ere, Eraldaketa Digitala garatzeko irtenbide berriak ezartzen eta lehendik dituzunak hobetzen lagunduko dizugu.
Baliatu zaitez!
Parte hartu nahi izanez gero IZEN EMATEKO eskaera-inprimakia, bete ezazu, eta Gipuzkoako Bazkundeak egiaztatu ezin dezakeen kasuetan IAEko 64, 65 eta 66 idazpuruetan alta ziurtatzen duen agiria eskatuko da.eus-COMMERCE programa INTEGRALA, PERTSONALIZATUA eta DOAKOA da, merkataritza elektronikoa sustatu eta errazagoa egiten duena, txikizkako merkataritzan on-line bidezko salmentak ugaritzeko helburuarekin.
Nori zuzenduta dago?:
- Bezeroarentzako arreta edo salmenta espazio fisikoa duten eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako 64., 65. edo 66. epigrafeetan alta hartuta dauden Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako saltokiak. Zerbitzu-saltokiak (argazkiak, ile-apaindegiak eta estetika, bidaia-agentziak, aseguruak), bai eta estankoak, loteriak eta apustuak ere kanpoan geratzen dira.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako 691.2 epigrafean altan hartuta dauden Euskal Autonomia Erkidegoko konponketa-tailerrak.
eus-COMMERCE saria
Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako programa: