• Hasiera
  • Merkataritza eta Turismoa
  • INFORMAZIOA eta LANKIDETZA
  • bezeroGUNE taldea

bezeroGUNE taldea

 banner bezeroGUNE taldea web

 

COVID-19ak eragindako alarma-egoeran bizi izan dugun egoerak, zalantzarik gabe, eragina izan du gure lan egiteko eta etorkizuna ikusteko moduan. Adibidez, konfinamenduak agerian utzi du, besteak beste, kezka eta interes komunak partekatzeko beharra. Gipuzkoako Bazkundetik proiektu berri bat jarri dugu martxan: bezeroGUNE taldea.

Webinar-talde hau txikizkako salmenta eta Gipuzkoan establezimendu fisikoa duten enpresek osatzen dute. Topaketak aldizka eta ordu beteko bideokonferentzia-saioetan gauzatuko dira dohainik, eta honako hauek lortzea da helburua:

  • Kezkak eta esperientziak partekatzea.
  • Eguneroko zalantzei erantzutea.
  • Ezagutza lortzea.

bezeroGUNE taldea konfiantzazko gunea da, eta, Merkatarien Talde horretan parte hartzen duten saltokiek beren gaitasun profesionalak hobetuko dituzte, lankidetzaren eta ezagutzaren partekatzearen bidez. Ondorio garrantzitsuenak sektoreko gainerakoekin partekatuko dira.

 

Zuzenean bizi eta parte hartu nahi baduzu, sakatu HEMEN.

 Iradokizunak 

 Iradokizunak

 

 

 bezeroGUNE color  Merkataritza Sektoreari zuzendutako Gipuzkoako Bazkundearen zerbitzua da.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com