• Hasiera
  • Nazioartekotzea
  • Azpikontratazio Industriala

Azpikontratazio Industriala

 

logo esubcontratacion

 

Gipuzkoar industriaren %27a ordezkatzen duten azpikontratazio enpresen salmentak bultzatzeko Gipuzkoako Bazkundeko espezializacion arloa da.

Gipuzkoako Bazkundeak promozio eta komertzial ekintzen bitartez, Gipuzkoako enpresek bere bezero-zorroa merkatu ezberdinetan zabaltzea lortu du.

Enpresa bakoitzaren nazioartekotza maila eta bere helburu komertzialen arabera, Gipuzkoako  Bazkundeak zerbitzu ezberdinak diseinatu ditu enpresa bakoitzaren beharrei egokitua:

  • Azpikontratazio nazio-poltsa: beren merkatu objektiboa tokikoa bada eta bertako ferietatik aukera komertzialak jaso eta eremu honetan beren burua ezagutarazi nahi duten enpresei zuzendua.
  • Nazioarteko Azpikontratazio Poltsa: Nazioarteko merkatuetan sartu, nazioarteko ferietako aukerak jaso eta eremu honetan beren burua ezagutarazi nahi duten enpresei zuzendua.
  • Subcontex Frantzia: Gipuzkoako Bazkundeak Frantziako merkatuan aurekezten duen Gipuzkoako eskaintza bateratuan parte-hartu nahi duten enpresei zuzendua. 
  • Subcontex Internacional: Gipuzkoako Bazkundeak Nazioarteko merkatuetan aurkezten duen Gipuzkoako eskaintza bateratuan parte-hartu nahi duten enpresei zuzendua. 

 

banner subcon 01

Jarduera ibilbidea

Balizko bezeroen prospekzio lana

Nazioarteko merkatuetan egon daitezken ekoizpen aukeren identifikazioa. Subcontex Frantzia eta Subcontex Internacional zerbitzuen barne.

Nazioarteko ferietan aukera komertzialen identifikazioa

Gipuzkoako Bazkundeak urtero nazioarteko 10 ferietan hartzen du parte, Gipuzkoako Azpikontratazio eskeintza zabaltzeko asmoarekin eta eman daitezken aukera komertzialak identifikatzeko helburuarekin. Urtero 300 kontsulta baina gehiago lortzen ditugu. Subcontex Frantzia eta Subcontex Internacional zerbitzuen barne.

Azpikontratazio Poltsa

Enpresari promozio eta negozio aukerak ematen dizkio:

  • Zure enpresearen fitxa teknikoa eta harremanetarako datuen argitaratzea www.subcontexgipuzkoa.com Azpikontratazio industrialerako espezifikoa den webgunean.
  • Azpikontratazioko plan sektorialaren barne dauden ferietan (7 feria) jasotako negozio aukeren bidalketa.
  • Azpikontratazio arloan egiten ditugun jarduerak eta azpikontratazioko enpresen intereserako diren informazio bidalketa.

Erosleen topaketak – MEETIND

Urtero antolatzen ditugu Gipuzkoako Bazkundeko egoitzan. Hamar edizioetan zehar, 250 enpresa erosle  baino gehiagoen eskaera Gipuzkoara erakartzea lortu dugu eta 3.000 bilera baino gehiago antolatzea. Zerbitzu hau Subcontex Frantzia eta Subcontex Internacional-en  barne dago

ISD-Industrial Subcontracting Days

Urte osoaren zehar, Gipuzkoan hornitzaileak zabaltzeaz interesaturik dauden nazioarteko erosleak gonbidatzen ditugu balizko hornitzaile berrien lantegiak bisitatzera. Zerbitzu hau Subcontex Frantzia eta Subcontex Internacional-en  barne dago

GIPUZKOA INDUSTRIAL SUPPLY CHAIN katalogoa

Katalogo hau bixitatzen ditugun ferietan zabaltzen da eta honen bitartez giipuzkoar eskeintzaren difusioa egiten dugu. Zerbitzu hau Subcontex Frantzia eta Subcontex Internacional-en  barne dago

Networking jardunaldiak

Lankidetza sustatzeko, hobekuntza arloak identifikatzeako eta merkatu eta sektore ezberdinen ezagupera garatzeko antolatzen ditugu. Zerbitzu hau Subcontex Frantzia eta Subcontex Internacional-en  barne dago.

Parte-hartze taldekatua ferietan

Gipuzkoako Bazkundeak feria kopuru jakin bat aukeratu du non enpresei laguntzen dien beren parte-hartzea antolatzen eta hedatzen.

Helburua: inbertsioa maximizatzea, enpresa erakuskarieruntz bisitarien etorria sortuz.

  • Taldekatutako parte-hartzeak feria hauetan antolatzen ditugu:
  • Midest (Frantzia)
  • Hannover (Alemania)
  • SIANE (Frantzia)
  • Industrie Grand Ouest (Frantzia)

Katalogoen erakusketa ferietan

Nazioarteko ferietan enpresen ordezkaritza katalogoen erakusketaren bitartez egiten dugu. Zerbitzu hau Subcontex Internacional-en  barne dago

 

EGIN ZAITEZ BAZKIDE!

Informazio gehiago eskatu

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com