Misioak eta Feriak
PARTE HARTZE BATERATUKO DEIALDIA HANNOVERMESSE 2021 (ONLINE) APIRILAK 12 – 16
Data: Apirilaren 12-16 Ekitaldia: Hannover Messe 2021-Hannover |
Gipuzkoako Bazkundeak, Espainiako Ganberekin lankidetzan, HANNOVERMESSE 2021 azokan parte-hartze bateratua antolatzen du. Azoka hori modalitate birtualean egingo da 2021eko apirilaren 12tik 16ra.
Pandemiaren egungo egoera dela eta, antolatzaileek uste dute ez dela bideragarria hasiera batean proposatutako formula hibridoa (azoka presentziala + digitala). Hori dela eta, aurtengo edizioa soilik formatu digitalean egingo da.
HANNOVER MESSE mundu mailako industria arloko feria nagusiena izan da orain arte. Teknologia berriak eta haien aplikazio industriala erakusteko topagune garrantzitsuena.
Enpresa alemaniarrek EB barruan prezio lehiakorrekin batera kalitate estandarrak bete, logistika erraztasunak eskaini eta moneta trukearen gorabeherak izango ez dituen zonalde geografikoak bilatzen dituzte. Hau dela eta, Espainiako azpikontratazio enpresek beste edozein eremu geografikok baino negozio aukera gehiago dituzte Alemanian.
Aipatutako ezaugarriez aparte, aukera ona izango da hain zail eta aldakorra den egoera honetan, merkatuaren nondik norakoak ezagutzeko.
Izen emate epea 2021ko otsailaren 26ean bukatuko da. Parte-hartze baldintzak, epeak edo izen-emateari buruzko informazio gehiago behar ezkero, deskargatu deialdiaren dokumentua.
DEIALDIA
Informazioa
Ane Aguirrezabala - 943 000 322- Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.