Misioak eta Feriak

HANNOVERMESSE 2022 Parte hartze bateratuko deialdia

boton inscripcion interna

Data:  Maiatzaren 30etik Ekainaren 2ra

Ekitaldia:  Hannover Messe 2022

Gipuzkoako Bazkundeak, Espainiako Ganberekin lankidetzan eta SUBCONTEX zerbitzuaren bitartez, HANNOVERMESSE 2022 azokan parte-hartze bateratua antolatzen du 2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 2ra.

HANNOVER MESSE mundu mailako industria arloko feria nagusiena izan da orain arte. Teknologia berriak eta haien aplikazio industriala erakusteko topagune garrantzitsuena.

Enpresa alemaniarrek EB barruan prezio lehiakorrekin batera kalitate estandarrak bete, logistika erraztasunak eskaini eta moneta trukearen gorabeherak izango ez dituen zonalde geografikoak bilatzen dituzte. Hau dela eta, Espainiako azpikontratazio enpresek beste edozein eremu geografikok baino negozio aukera gehiago dituzte Alemanian.

Aipatutako ezaugarriez aparte, aukera ona izango da hain zail eta aldakorra den egoera honetan, merkatuaren nondik norakoak ezagutzeko.

Izen emate epea 2022ko martxoaren 17an bukatuko da. Parte-hartze baldintzak, epeak edo izen-emateari buruzko informazio gehiago behar ezkero, deskargatu deialdiaren dokumentua.

DEIALDIA ETA IZEN EMATEA

Informazioa

 

 Ane Aguirrezabala  - 943 000 322- Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.    

 

LOGO SUBCONTEX

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com