Misioak eta Feriak

Midest Feria 2020

Data:  Ekainak 23tik 26ra

Ekitaldia:  Midest´2020-Paris

Izen-ematea botoia

MIDEST Feriaren atzerapena

COVID-19 virusa dela eta, MIDEST Feria atzeratu egin da fetxa berri hauetara: ekainak 23 - 26

Espainiako Ganberak eta Gipuzkoako Bazkundeak, ICEXek 2020rako duen plan sektorialaren barruan aurreikusita duen laguntzarekin, datorren ekainak 23tik 26 bitartean Parisen Azpikontratazio industrialaren inguruan urtero antolatzen den MIDEST ferian parte hartze bateratua antolatuko du.

MIDEST munduko azokarik garrantsitsuenetakoa da azpikontratazio mailan, eta Frantziako lehenengoa. Frantzia, Alemaniarekin batera, Europar Batasuneko merkatu aktiboenak dira azpikontratazio industrialean. Bai Frantzian eta baita Europako beste herrialdetan espainiar enpresen presentzia finkatu, edo eta merkatu hauetan sartzeko aukera paregabea izan daiteke.

GLOBAL INDUSTRIE feriaren inguruan kokatzen da, INDUSTRIE (Ekoizpen teknologiak), SMART INDUSTRIES (4.0 eta etorkizuneko industria) eta TOLEXPO (Txapa, bobina, hodi eta profilentzako makinaria) feriekin batera.

Ferian ordezkatuko diren aktibitate nagusiak honakoak dira: metalen eraldaketa, galdaragintza, forjaketa, galdaketa, erramintak, moldeak, txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa, deformazio eta mozketa bidezko eraldaketa, gainazaleko tratamendu eta tratamendu termikoak, elektronika eta elektrizitatea, plastikoa, kautxu eta konpositeak eta erdi bukatutako produktuak.

Izen emate epea 2019ko abenduaren 10ean bukatuko da. Parte-hartze baldintzak, epeak edo izen-emateari buruzko informazio gehiago behar ezkero, deskargatu deialdiaren dokumentua.

Deialdia

Informazioa

 Ane Aguirrezabala  - 943 000 322

    

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com