Enpresa jarraipen zerbitzua: JARRAIPENA programa
JARRAIPENA Gipuzkoako enpresen jarraipena errazteko eratu den zerbitzua da. Gipuzkoako Bazkundearen papera kontaktuan eta balizko operazioan bideratzailearena da, Gipuzkoako enpresen jarraipena bermatzeko helburuarekin.
Aipatutako programaren bitartez, aholkularitza, laguntza eta babesa eskaintzen diegu, bai bere jarduera enpresariala eten eta euren enpresari jarraipena eman nahi diotenei, baita lekukoa hartzeko prest leudeken ekintzaile edo inbertsoreei.
- Enpresaren jarraipenerako aukera egokienak aztertzen ditugu; enpresa berean zein kanpoan aukera bideragarriak identifikatuz.
- Jabetza berrirako bidean enpresa gidatzen dugu, izan bazkide berrien sarreran edo eta zuzendaritza taldearen aldaketan. Ondorengotza enpresa barruan eman daiteke, bertako langileekin kontatuz, edo kanpokoa, ekintzaile edo inbertsore figuraren bitartez.
Jarraipen prozesuen adibideak:
- DOITASUNEZKO MEKANIZAZIOAREN eremuan mundu mailako erreferentziazko enpresa.
- Harria eta marmolaren ebaketa, zizelkatze eta lanketako sektoreko marka ezaguna. Merkatuan eskarmentu handia.
- Gipuzkoako garraio zerbitzuetako enpresa, euren instalakuntza eta flotarekin.
Programaren funtzionamendua edo egun irekita dauzkagun prozesuen berri jakiteko, jarri gurekin harremanetan.
Koro Otegi
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
943000290