Albisteak

GIPUZKOAKO BAZKUNDEAK OSOKO BILKURA OSPATU ZUEN 2020KO JARDUERAK ETA 2021EKO EKINTZA EREMU NAGUSIAK AURKEZTUZ

  • IHainbat sektoretako 60 enpresa eta elkartek osatzen dute Gipuzkoako Ganberako Osoko Bilkura

 

  • 2020an prestakuntza, enplegua, nazioartekotzea, merkataritza aholkularitza, merkataritza sektorean eta Arbitraje Auzitegian lan egin dugu.

 

  • 2021eko jarduera-ildo nagusiak hauek izango dira: prestakuntza, pertsonen enplegagarritasuna, digitalizazioa, Gipuzkoako Mugikortasun Elektrikoaren Foroa, azpikontratatzeko Europako merkatuak finkatzea eta nazioartekotzean

 

Donostia – 2020ko azaroaren 27a –  Gipuzkoako Bazkundeak Osoko Bilkura egin zuen joan den asteartean, azaroak 24, eta bertan lurraldeko ekonomiaren hainbat sektore ordezkatzen dituzten 60 enpresek artze dute parte.

Osoko Bilkurako kideei 2020. urteko jardueraren laburpena eman zitzaien, jarduera-esparru nagusiak prestakuntza, enplegua, nazioartekotzea, merkataritza aholkularitza, merkataritza sektorea eta Arbitraje Auzitegia izan ziren.

Era berean, 2021. urterako ardatz nagusiak auzkeztu ziren, hauek izango dira: prestakuntza - pertsonen garapena eta enpresen parte-hartzea, 45 urtetik gorako langileen enplegagarritasuna, ERTEan dauden pertsonen birkalifikazioa, negozio eta merkataritza digitalizatzea, Mugikortasun Elektrikoaren Gipuzkoako Foroa, azpikontratatzeko Europako merkatuak finkatzea eta nazioartekotzea.

Osoko Bilkurari amaiera emateko, aurkezpen bat egin zen COVID 19ak Gipuzkoako ekonomian sektoreen arabera izaten ari den eraginaz eta enpleguan izaten ari eraginaz. Txertoa hartzeko aukera gero eta gertuago dago, jarduera berreskuratzeko itxaropen garrantzitsua suposatuz baina berrezkurapena sektorearen arabera desberdina izango da.

Gipuzkoako Bazkundeak gure Osoko Bilkuran parte hartzen duten enpresen hurbiltasuna eta eskuragarritasuna eta gure estrategia definitzerakoan egindako ekarpenen kalitatea eskertu nahi du.

Enpresari eta tokiko merkataritzari ematen diegun laguntza mezua berresten dugu, egoera zail honetan elkarri laguntzeko, 2021eko lehen zatian nabarmen hobetuko delakoan egoera.

 

Informazio gehiago:

Iñaki Ucin

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688 884 347

GIPUZKOAKO BAZKUNDEAK MERKATARITZA SARIAK 2020 SARIBANAKETA ATZERATUKO DU

  • Pandemiaren ondorioz bizi ditugun mugek Gipuzkoako Ganberak Gipuzkoako Merkataritza Enpresen Sarien XXVIII. edizioaren ekitaldia atzeratzera behartu dutez

 

  • Hilabete batzuk barru irabazleak zoriondu ahal izatea espero da, egoera egonkorragoa eta kontrolatuagoa denean.

 

  • Tokiko kontsumoa eta erosketak lehenestea aholkatzen dugu, ohiko egoeran negozioak guri zerbitzatzeko irekita dauzkatenei laguntzekon

 

GIPUZKOAKO GANBERAK ESKAKIZUN BIKOITZ BAT EGITEN DU PANDEMIAK SORTUTAKO KRISI EKONOMIKOAREN AURREAN

  • Infekzioen bigarren olatuak jarduera eta mugikortasuna mugatzen duten tokiko eta mundu mailako neurriak eragin ditu, aurretik kaltetuta zeuden sektorak gogor zapalduz

 

  • Gipuzkoako Ganberak gipuzkoarrak tokiko kontsumoa sustatzera bultzatzen ditu, kaltetutako enpresei gertutasuna eta elkartasuna adieraziz.

 

  • Gipuzkoako Ganberak administrazioak kaltetutako enpresei eta pertsonei laguntzeko neurriak mantentzera eta sakontzera animatzen ditu. Premia bereziarekin, fakturazioaren beherakada handiaren erruz jardueta ixtera bultzatuak izaten ari diren sektoreetan

 

Gipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak jardunaldi bat antolatu dute mugikortasun elektrikorako eraldaketak ekarriko dituen negozio aukerak sustatzeko

Donostia, 2020ko urriaren 8a

BG Logo HorizontalGipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak mugikortasun elektrikoaren inguruko jardunaldi bat antolatu dute. Bertan, mugikortasun elektrikorako trantsizioak ekarriko dituen negozio aukerak mahaigaineratu dira, eta bide batez, INGIMOB programaren bigarren edizioan parte hartu duten enpresen (Algón, Tornillería Aras, Mausa eta Silam) esperientzia eta emaitzak aurkeztu dira.

Aipatutako programa Gipuzkoako Foru Aldundiaren MUBIL estrategiaren barruan kokatzen da. Lurraldea-eta Euskadi bere osotasunean- nazioarte mailan mugikortasun elektrikoan eta energia metaketan erreferentzia bihurtzea eta bide honetan ETEi babesa ematea helburu izanik.

Jardunaldiaren hitzaurrean, Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoetarako Diputatuak mugikortasun elektrikoaren eremuan ematen ari den bilakaera Gipuzkoarentzako “aukera” bezala azpimarratu du, eta era berean aukeraz baliatzeko deia egin du.  Honen aburuz, COVID-19aren pandemiaren etorrerak eraldaketa azkartu baino ez du egin. “pandemia ondoko berreraikuntzarako Europako funtsen inguruan ildoa argia da: etorkizuna berdea eta digitala izango da. Honek sakoneko aldaketa dakar mugikortasunaren eremuan”

Zentzu honetan, balorean jarri du Gipuzkoak MUBIL, Gipuzkoako Elektromugikortasun Zentroaren bitartez  egin duen apustua. Lurraldeak mugikortasun berriaren bidean ekosistema edo poloa sortzeko oinarri izan nahi du. “Zorionez, gure lurraldeak ehundura sendoa du; enpresa traktoreak, punta-puntako zentro teknologikoak, ezagutza, erakunde konprometituak…MUBILen helburua osagai guzti hauek egituratu eta lurralde bezala arituz, gailentzen ari den mugikortasun berriaren sektorean Gipuzkoa erreferentzia bihurtzea” azaldu du.

Gipuzkoako Bazkundeak eta Aldundiak beren lankidetza areagotu dute, enpresa txiki eta ertainen nazioarteko dibertsifikazioa sendotzeko COVID-19aren aurrean

Bi eragileek abian jarri dituzte nazioartekotzea bultzatzeko ekintza berriak, COVID-19aren testuinguruari egokituak

Gipuzkoako Bazkundeak eta Foru Aldundiak gaur azaldu dituzte lurraldeko enpresen nazioarteko dibertsifikazioa sustatzeko ekintza-plan baterakoaren ildo nagusiak. Bazkundea dagoeneko garatzen hasi da plana, foru erakundearen laguntzarekin, eta 2021. urteko irailaren 30era arte garatuko dena. Gaur egindako agerraldian, Bazkundeko lehendakari Pedro Esnaolak eta Ekonomia Sustapeneko diputatu Imanol Lasak “beren lankidetza areagotzeko erabakitasunik osoena” agertu dute, helburu garbi batekin: “Gure ekonomia-sarearen nazioartekotzea sendotzea, gure enpresa txiki eta ertainena, batez ere. Erronka hori jada mahai gainean genuen, eta aurpegi eman behar diogu, indar eta baliabide berrituekin, giltzarrietako bat delako susperraldi ekonomikorako, pandemiaren aurrean. Inoiz baino gertuago egongo gara enpresetatik”, iragarri dute.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com