• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Erdialdeko Amerikako Integrazio Sistemako (SICA eskualdea) Enbaxadako ordezkariek Erdialdeko Amerikako eta Dominikar Errepublikako negozio aukerak aurkeztu dituzte Gipuzkoako enpresen aurrean

Albisteak

Erdialdeko Amerikako Integrazio Sistemako (SICA eskualdea) Enbaxadako ordezkariek Erdialdeko Amerikako eta Dominikar Errepublikako negozio aukerak aurkeztu dituzte Gipuzkoako enpresen aurrean

Erdialdeko Amerikako Integrazio Sistemako (SICA eskualdea) Enbaxaden ordezkarien eta Gipuzkoako enpresen arteko topaketa egin da gaur Gipuzkoako Bazkundean. Topaketak, Pedro Esnaola, Gipuzkoako Bazkundeko Presidentea, eta Ana González de la Presa, ICEX eta Merkataritza Zuzendari Probintziala eta Norman García, Honduraseko Enbaxadorea Espainian izan ditu buru eta SICA eskualdeak eskaintzen dituen merkataritza eta inbertsio aukeren aurkezpena izan du oinarri.

Negozio aukera hauen aurkezpena SICA eskualdea osatzen duten estatuen ordezkariek egin dute: Guatemala, El Salvador, Honduras, Nikaragua, Costa Rica, Panama, Belize eta Dominikar Errepublika. Guztiek, Erdialdeko Amerika eta Dominikar Errepublika negozio berriak hasteko eskualde erakargarria dela egiaztatu dute Gipuzkoako enpresak merkatu hau ezagutzera gonbidatuz. Merkatu honek % 3,8ko hazkunde tasa du eta hazkundeaz gain, negozioetarako aproposa den testuingurua eskaintzen du, 29 nazioarteko aireportuekin, 47 itsas portuekin, ozeanoarteko kanal batekin eta erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlanarekin. Topaketan Gipuzkoako enpresa baten testigantza entzuteko aukera ere izan da eta kasu honetan Proyectos ONDDI enpresako Kudeatzailea izan da gune geografiko horretan bizi izan duten esperientzia azaltzeaz arduratu dena.

SICA eskualdeak, 60 milioiko pertsonen kontsumoa du eta 278.000 milioi kudeatzen duen enpresa sare bat du, eta horrek negozioak sortzeko eta inbertsioak bideratzeko merkatu erakargarria bihurtzen du. Horrez gain, merkataritza itunak ditu bere bazkide nagusiekin: EEBB, EB, Hego Amerika, Mexiko, Kanada, Txina etaTaiwan besteak beste.

Kokapenari dagokionez, leku pribilegiatu batean aurkitzen da, munduko hiri garrantzitsuenekin lotzeko aireportu eta itsasportu eskuragarriak dituelako eta honek merkataritza harremanak errazten ditu geroz eta globalizatuagoa eta elkarkonektatuagoa dagoen ingurune batean.                                                            

Erdialdeko Amerikako Integrazio Sistema – SICA eskualdea

Erdialdeko Amerikako Integrazio Sistemak ODECAn, Erdialdeko Amerikako Estatuen Erakundean du jatorria. Erakunde hau 1951ean sortu zen elkarlana eta integrazioa sustatzeko. Urte batzuk beranduago erakunde honek berak, MCCA, Erdialdeko Amerikako Merkatu Bateratua sortu zuen aduanako muga-zerga bateratuak ezartzeko helbururarekin eta 1993an sortuko da SICA, Erdialdeko Amerikako Integrazio Sistema.

Integrazio prozezu honen luzapena 2010ean etorri zen Estatu eta Gobernuko nagusiek eskualdearen premiazko oinarriak identifikatu zituztenean, horien artean: segurtasun demokratikoa; hondamendi naturalen eta klima-aldaketaren ondorioak sahiestu eta arindu; gizarteratzea; ekonomia arloko integrazioa; eta erakundeen arteko harremanen sendotasuna. Eta 2017an, Premiazko Agenda ezarri zuten eskualdeko garapen jasangarriko helburuekin parekatuz.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com