• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • VINOTECA MENDIBIL, 2019ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa

Albisteak

VINOTECA MENDIBIL, 2019ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa

Irungo Vinoteca Mendibil merkataritza enpresak 2019ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa saria eskuratu du. Saria Gipuzkoako Bazkundeak banatu dituen Gipuzkoar Merkataritza Enpresa Sarien XXVII. edizioan jaso du, bertan Imanol Lasa, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Diputatua eta  Isabel Muela, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza Sailburuordea izan dira. Sari banaketa ekitaldia Alazola Urakek, Euskaltelek, Iberdrolak eta Kutxabankek babestu dute eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Bulego Teknikoen laguntza izan du.

Vinoteca Mendibilek 2019ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa saria jaso du bere kudeaketa ereduagatik, enpresan ezarritako teknologiengatik, interneten duen presentzia eta posizionamenduarengatik eta 125 urte hauetan merkatuaren garapenarekiko izan duen egokitzapenarengatik enpresa politikaren ardatz nagusia bezeroaren orientazioa izanik.

Vinoteca Mendibil merkataritza enpresa Martin Gaztelumendik sortu zuen 1894ean Irungo kale Nagusian Casa Gaztelumendi izenarekin. Negozio hau hiru mendeetan zehar egon da zabalik familia berak kudeatuta, hilabete batzuz bakarrik itxi behar izan zuten Guda Zibilean establezimendua erabat kiskalita geratu zenean hiria erre zenean.  1937an birsortu zen berriro Pilarrek, Martinen alabak, hartu zuenean ardura. Berrogeita hamargarren hamarkadaren amaiaeran berriz, Pilarren semeak, Mattin Solbesek hartuko du negozioaren jabetza eta enpresa frantsez erosleen artean egonkortzen du Irungo merkatuaren parean denda bat zabalduz. 1986an, Mattinen heriotzaren ondoren Iñaki semeak hartuko du negozioa.

Laugarren belaunaldi honek enpresa aro berri batean murgiltzen du produktoreei zuzenean erosiz banatzaileen menpe soilik egon gabe.  Ildo berri honek ezinbesteko bultzada jasotzen du Miguel Salas Iñakiren bazkidea bihurtzen denean. Biak batera zuzeneko erosketak sendotzen dituzte eta denda berri bat irekitzen dute Irungo erdigunean, handiagoa eta erreferentzia berriekin, eta Vinoteca Mendibil izena jartzen diote. Garai honetan beste funtsezko erabaki bat hartzen dute: salmentak dibertsifikatu. Hurrengo

apustu garrantzitsua 2006an iristen da, 300 m2 lokal bat irekitzen dutenean, bertan milaka produktu eskaintzeko aukera dutelarik.  2010. urtean erronka berri bat dator, salmentak Frantziarea zabaltzea. Nazioartekotzeko prozesu honek krisiaren urte gogorrenak ganditzeko aukera ematen die salmentak bikoiztea iritsi arte.

Gaur egun, Vinoteca Mendibil Euskadiko ardotegi haundienetako bat da eta bertan 3.000 ardo, destilatu eta likore baino gehiago aurkitu ditzakegu. Une honetan merkataritza enpresa honek lau hizkuntzatan (gaztelania, euskara, ingelesa eta frantseza) atentzioa eman dezaketen 10 langile ditu. 

Gipuzkoako hamar merkataritza enpresa nabarmenenak

Gipuzkoako Bazkundeak Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Bulego Teknikoekin egin du lan sariak Gipuzkoa osora gerturatzeko helburuarekin “10 bitxiak” saria banatuz.

Helburu hau argi eta garbi islatzen da kategoria honetan, eskualde bereko merkatariak direlako Gipuzkoako 10 merkataritza enpresa nabarmenenak aukeratu dituztenak, lurraldeko merkataritza bitxien mapa sortuz.

Ondorioz hauek dira Gipuzkoako merkatariek saritu dituzten dendak: Deba Garaia eskualdekoek Bergarako ZubiKua emakume moda saritu dute. Urola Garaikoek Urretxuko STYLO hair&beaty ileapaindegia. Debabarrena eskualdekoek Eibargo Burbujas y más lurrindenda eta Bidasoakoek Bed´s Irun saritu dute, Donostian Feeling Good osagarri denda saritu duten bitartean. Donostialdean berriz, Hernaniko Eukene Jantzidenda saritu dute eta Goierri aldean Ordiziako Porfirio Fernández jostundegia. Oarsoaldea eskualdean Errenteriako Ferretería El Candao saritu dute eta Tolosaldea eskualdekoek Tolosako F&J clothes store. Urola eskualdekoek, azkenik, Getariako MAISOR Antxoa Obredorea saritu dute.

eusCOMMERCE saria

Edizio honetan lehen aipatutako sariez gain beste sari berezi bat ere eman zaio Lasarte-Oriako Perfumería Maianeri kontsumitzailearen ohitura berrietara egokitzeagatik eta eus-COMMERCE programan egin duen lanarengatik.

eus-COMMERCE programa Eusko Jaurlaritzak sustatutako eta Eusko Ganberek kudeatutako programa da. Programa hau txikikazko merkatariei zuzenduta dago eta euren negozioa errealitate digital berrira egokitzeko helburua du. 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com