• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Industria eMobility, Gipuzkoako Bazkundeko Elektromugikortasunaren Foroa Go Mobility ferian izango da

Albisteak

Industria eMobility, Gipuzkoako Bazkundeko Elektromugikortasunaren Foroa Go Mobility ferian izango da

Go Mobility Mugikortasun Berriaren (jasangarria, eskuragarria, segurua eta konektatua) feria profesionala da, alderdi digitalean eta industrialean. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute ekitaldia, MUBIL estrategiaren barruan kokatzen da eta martxoaren 11ean eta 12an egingo da Ficoban (Irun). Bertan Industria eMobility, Gipuzkoako Bazkundeko Elektromugikortasunaren Foroa izango da.

Feriaren bigarren edizio honetan Gipuzkoako enpresek mugikortasun jasangarri, irisgarri, seguru eta konektaturanzko trantsiziorako behar dituzten hornitzaile guztiak aurkituko dituzte: ibilgailu hibridoak eta erregai alternatiboak erabiltzen dituztenak, karga-azpiegiturak, bateriak, IKTak, ITS, energia-hornitzaileak… Feria gune ezberdinetan banatuta egongo da eta hainbat aktibitate burutuko dira bertan: “Exhititor´s Corner” erakusketarien soluzio eta proposamen-en xehetasunak ezagutzeko gunea izango da, “City Market Place” espazioan Europako hiri batzuek mugikortasun jasangarriaren inguruan dituzten erronkak eta proiektuak azalduko dituzte, “European Poster Area”n Europar Batasunak mugikortasun jasangarriaren arloaren barne finantzatutako proiektuak azalduko dira eta “Test Drive” kanpoaldean, ibilgailuak martxan ikusi ahal izateko lekua izango da. Hitzaldi programa nabarmendu beharreko beste ekintza bat da eta bertan Industria eMobility, Gipuzkoako Bazkundeko Elektromugikortasunaren Foroak bere proiektuak aurkeztuko ditu.

Industria eMobility, Gipuzkoako Elektromugikortasunaren Foroa, Elektromugikortasunaren sektorean dabiltzan enpresa eta erakundeek osatzen dute, Gipuzkoako Bazkundeak zuzendaritza eta kudeaketaren buru delarik.

Foroa osatzen duten enpresak eta erakundeak Elektromugikortasunaren sektoreko balio-katearen barruan dauden aktibitateetan jardunean dabiltzan edo sartu nahi duten entitateak dira. Foroaren lana, enpresa hauentzat aukera komertzialak erakarri eta lehiakortasuna indartzea da. Enpresek foroaren erabakiak hartu edo proposatzeko prozesuaren barne daude baita honen ekintzetan parte hartu ere.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com