• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak etorkizuneko merkataritza enpresarien prestakuntzan parte hartu du

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak etorkizuneko merkataritza enpresarien prestakuntzan parte hartu du

Hiru astetan zehar, eta bezeroGUNE zerbitzuaren bitartez, Gipuzkoako Bazkundeak Uni Eibar-Emua BHI Lanbide Heziketa ikastetxeko Merkataritza Aktibitatetako ikasleak gaitasun digitaletan, salmenta puntuko kudeaketan eta erakusleiho apainketan trebatu ditu.

 

Gipuzkoako Bazkundeak etorkizuneko merkataritza enpresarien prestakuntzan parte hartu du Eibarren kokatuta dagoen Uni Eibar-Emua BHI Lanbide Heziketa ikastetxeko Merkataritza Aktibitatetako ikasleei gai honetan trebatuz. Ekintza hau Eibargo udalaren eta ikastetxearen artean dagoen elkarlanerako akordioaren barruan egin da.

Prestakuntza prozesua hiru astetan zehar egin da eta ikasleek merkatariekin harreman zuzena izan dute merkataritzaren errealitatea gertutik ezagutzeko asmoz. Prestakuntzaren lehen astea gaitasun digitaletan oinarrituta egon da. Bigarrenean, Eibargo 10 dendei euren negozioen azterketa egin zaie eta hobekuntza batzuk proposatu zaizkie, denda hauek aurretik aukeratuak izan dira Eibargo Gipuzkoako Merkatarien Federazioaren laguntzarekin. Azken urratsa 10 denda horien erakusleihoak dekoratzea izan da, eginkuzun honetarako ikasleek erakusleiho-apantzaile profesionalen laguntza izan dute eta baita Uni Eibar-Ermua Ikastetxeko irakasleena ere.

Jarduera hezigarri hau Gipuzkoako Bazkundeko bezeroGUNE zerbitzuaren bitartez egin da. Zerbitzu hau merkataritza sektoreari zuzenduta dago eta merkataritza enpresek eta elkarteek dituzten beharrei erantzuten die.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com