• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • LABORAL Kutxak eta Gipuzkoako Bazkundeak ekintzailetza babesteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Albisteak

LABORAL Kutxak eta Gipuzkoako Bazkundeak ekintzailetza babesteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Gipuzkoako Bazkundeak eta LABORAL Kutxak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, enpresa-ekimen berriei abantaila handiak emango dizkiena. Javier Zubia, Gipuzkoako Bazkundeko idazkari nagusiak, eta Javier Cortajarena, LABORAL Kutxako lurralde-zuzendariak, uztailaren 28an sinatu zuten hitzarmena, Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan.

 

labora camara 2020Sinatutako akordioaren helburua LABORAL Kutxaren eta Gipuzkoako Bazkundearen arteko lankidetza da, Gipuzkoako ekintzaileek egiten dituzten enpresa-ekimen berriei laguntza finantzarioa eta orientazioa emateko.

Akordioak abantaila handiak dakarzkie enpresa berriei, produktu espezializatuak baldintza abantailatsuetan eskaintzen baitzaizkie: Gaztenpresa Pro kontua, Finantzaketa eta mikrokredituak, SGRekin Finantzaketa Hitzarmenak, Erosketen Finantzaketa, TPV, Pro Aseguruak, Online Pro banka eta abar, eta balio erantsiko zerbitzuak (Gaztenpresa, mintegiak, newsletter), baita LABORAL Kutxak profesionalen, autonomoen, negozioen eta mikropymeen segmentuko kudeatzaile espezialisten bidez eskaintzen duen arreta espezifikoa ere.

Hitzarmen horrek, gainera, informazioa trukatzeko protokolo bat ezartzen du, ekintzaile berriei Gipuzkoako Bazkundeak kudeatzen duen BERRIZ ENPRESA, enpresen jarraipenerako programaren, negozio-aukeren berri emateko.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com