• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak 2021ean hazkundera itzultzea aurreikusi du, eta enpresa-sektorea babestearen garrantzia azpimarratu du.

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak 2021ean hazkundera itzultzea aurreikusi du, eta enpresa-sektorea babestearen garrantzia azpimarratu du.

  • Enpresek zuhurtziaz eta kezkaz ikusten dute 2021a, baina hobetzeko aukerak ere ikusten dituzte.

 

  • Enpresek ahalegin handia egin dute enpleguari eusteko, eta 2021era berretsi dute erabaki hori.

 

  • Europak eta Espainiak beste eskualde batzuek baino denbora gehiago beharko dute suspertzeko. Nazioarteko merkatuak funtsezkoak izango dira jarduera eta fakturazioa berreskuratzeko.

 

  • Gipuzkoako Bazkundeak ahalegin handiagoa egitera animatzen ditu enpresak, nazioartean presentzia handiagoa izan dezaten, eta laguntza ematen jarraituko du jarduera garrantzitsu horretan.

 

 

 

Donostia, 2021eko urtarrilaren 28a – Gipuzkoako Bazkundeak 2021eko Koiuntura Ekonomikoaren Txostena eta Merkataritza Ganberek 2020ko laugarren hiruhilekoan Europa mailan egindako Aurreikuspenen Inkestaren emaitzak aurkeztu ditu.

Inkestan lortutako datuen arabera, Gipuzkoako enpresek 2021a zuhurtziaz eta kezkaz ikusten dute, baina hobetzeko aukerak ere badituzte. Izan ere, hiru enpresatik bik uste dute negozio-zifra handituko edo mantenduko dutela, eta % 80ak esportazio-zifrak handitzea edo berdintzea espero dute.

Egoera aldakorra da sektoreen arabera, eta zerbitzuak eta merkataritza dira zuhurrenak.

 

Enpleguaren aldeko enpresa-konpromiso irmoa
Lan-arloan, berretsi egin da enpresek enplegua mantentzeko duten konpromiso irmoa, 2020an egin zuten bezala. Enpresen % 80k baino gehiagok aurreikusten dute enplegatutako pertsonen kopurua mantentzea.

 

Zuhurtzia inbertsioan
Inbertsio-aurreikuspenetan agertzen dira zuhurren enpresak.

 

2020. urtea atzerakada ekonomikoko urtea izan da maila globalean. 

2020an, Covid-19k eragindako krisiaren ondorioz, munduko BPGa % 3,5 murriztu da, % 4,9 ekonomia aurreratuetan eta % 2,4 gorabidean dauden merkatuetan.

Europa izan da ekonomikoki gehien kaltetutako eskualdeetako bat. Euroguneko BPG % 7,20 jaitsi da, AEBko BPG % 3,40 eta Saharaz hegoaldeko Afrikakoa % 2,60. Aldiz, Txinako BPGa % 2,30 handitu da.

 

2021ean ekonomia globalean berriro haztea aurreikusten da.

2021ak hazkunde-aurreikuspenak ditu, eta pandemiaren bilakaerak baldintzatuta, pozgarriak dira. Aurreikuspenen arabera, munduko BPG % 5,5 haziko da, % 4,3 ekonomia aurreratuetan eta % 6,3 gorabidean dauden merkatuetan. Eurogunerako aurreikuspena % 4,20koa da (Frantzia % 5,5,  Alemania % 3,5, Italia % 3), USA % 5,1 haziko da, Latinoamerika % 4,1, eta nabarmentzekoa da Asiaren portaera ona, bereziki Txina (% 8,1) eta India (% 11,5).

Europa eta Espainia izango dira COVID krisiaren aurreko maila ekonomikoak berreskuratzeko denbora gehien beharko duten eskualdeetako batzuk. Nazioarteko merkatuek aukera hobeak aurkeztuko dituzte, eta, horregatik, Gipuzkoako Bazkundeak nazioartekotzea areagotzera bultzatzen ditu enpresak, eta jarduera garrantzitsu horretan ahalik eta laguntza handiena bermatzen du.

Gure enpresek azken urteotan lortu duten merkatu dibertsifikazioari esker, nazioarteko merkatuetan aurkezten diren aukerak hobeto aprobetxatzeko gai izango dira.

Mugimenduen itxierak eta mugikortasunerako oztopoak izan arren, esan dezakegu Gipuzkoako enpresen esportazioak berreskuratzen joan direla konfinamenduaren ondoren. Krisiaren ondorioz, bezeroen eta hornitzaileen arteko harremanak aldatu egin dira nazioarteko merkatuetan. Harreman horiek berreraikitzeko urtea izango da 2021a, eta horrek merkatu-aukera interesgarriak sortuko ditu gure enpresentzat.

 

Gipuzkoako BPGren aurreikuspena 2021ean

Aurten, bereziki zaila da BPGren bilakaeraren aurreikuspena egitea, ez baitugu pandemiaren bilakaera ezagutzen. Hori dela eta alde handiak daude ospe handiko erakundeen aurreikuspenen artean. Pandemiaren bilakaerak eta txertaketa-prozesuaren eraginak baldintzatzen dute emaitza.

Gipuzkoako Bazkundeak bere aurreikuspenaren oinarri gisa hartu du txertaketari esker pandemia kontrolatu ahal izatea eta gure ekonomiak normaltasun eta hazkunde-bideari berrekitea bigarren hiruhilekotik aurrera eta, bereziki, urteko bigarren seihilekoan.

Hori guztia kontuan hartuta, Gipuzkoako BPG 2021ean % 6 eta % 8 artean haziko dela uste du Gipuzkoako Bazkundeak. Biztanleriaren ehuneko esanguratsu baten txertaketa lortzeko behar den epea faktore erabakigarria izango da susperraldi ekonomikoaren erritmoan.

Gipuzkoako Bazkundearen ustez, hobekuntzaren ikuspegi horrekin, gaur egun garrantzitsuena gure enpresa-sektorea ahalik eta gehien babestea da, eta honako mezu hauek berresten ditu:

  • Enpresari eta haren lehiakortasunari laguntzea
  • Tokiko enpresari laguntza ematea jarduerari eta enpleguari eusteko.
  • Gure enpresen arteko lankidetzaren ahalegina. Arlo horretan, Gipuzkoako Bazkundeak bere sustapen- eta dinamizazio-lana erakusten jarraituko du.

 

Informazio geihago:

Iñaki Ucin

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688 884 347

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com