• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak jardunaldi teknologiko bat antolatu dute ekoizpen-prozesuen digitalizazioak betetzen duen eginkizuna ezagutarazteko

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak jardunaldi teknologiko bat antolatu dute ekoizpen-prozesuen digitalizazioak betetzen duen eginkizuna ezagutarazteko

 

  • Jardunaldia ekoizpen-prozesuak hobetzera bideratutako erronka digital berriak ezagutu nahi dituzten enpresei zuzenduta dago

 

  • Jardunaldi hau "Gipuzkoa Teknologikoa" programaren barruan kokatzen da, bere 19. edizioa delarik.

 

  • Hitzaldiak online izango dira eta 150 pertsona baino gehiagoren parte hartzea espero da.

 

 

Donostia/San Sebastián – 2021eko apirilaren 20a – Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak dibulgazio-jardunaldi bat antolatu zuten SPRI eta Miramon Enpresa Digitalarekin batera, "Produkzio-prozesuen digitalizazioa" izenburupean. Jardunaldia bihar, asteartea, izango da, apirilaren 20an, online, eta 150 pertsona baino gehiagoren parte hartzea espero da.

Jardunaldia "Gipuzkoa Teknologikoa" programaren hemeretzigarren edizioaren barruan dago, eta ekoizpen-prozesuen automatizazioan aplikatutako abantailak eta erronkak ezagutu nahi dituzten industria-enpresei zuzenduta dago. 

Jardunaldian, gai horren esparruan, automatizazioaren egungo egoeraz eta datozen urteetan nora joan daitekeen azalduko da, ekoizpen-prozesuak automatizazioarekin, optimizazioarekin eta adimen artifizialarekin nola erlazionatzen diren, digitalizazioa nola erabili bezeroaren esperientzia hobetzeko, produktu metalikoetarako fabrikazio-eredu digitalak, eta Gipuzkoako enpresetan aplikazioa izan duten bi kasu praktiko ezagutuko ditugu. Horretarako, hizlari nabarmenak izango dira, besteen artean: 

Idoia Echave (TEKNIKERreko Industria Kudeaketa eta Berrikuntza Unitateko arduraduna), Peter Craamer (MONDRAGON SISTEMAS DE INFORMACION entitateko Berrikuntza eta Industry 4.0 zuzendaria), Idoia Iceta (DIGITALENTUKO sortzailea), Eva Anglada (TECNALIAko ikertzaile seniorra), Gorka Sudupe (INDUSTRIAS ORMOLAko zuzendari nagusia), Iñigo Oyarzun (Inplantazioetako arduraduna AMEBIn). 

Digitalizazioak gero eta indar handiagoz egiten du aurrera, eta gizarteko esparru guztietara iristen ari da. Industrian, hainbat aplikaziorekin txertatzen ari da ekoizpen-prozesuen digitalizazioan eta automatizazioan. Horri esker, bezeroen aurrean posizionatzea ahalbideratzen du, eraginkortasuna eta emaitzak hobetuz. 

Ondorioz, ekoizpen-prozesuen automatizazioa funtsezkoa izango da ingurune global batean lehiatu ahal izateko; ingurune horretan, eraginkortasuna, egokitzeko gaitasuna eta bezeroarekiko hurbiltasuna funtsezkoak izango dira. 

 

Gipuzkoa Tecnologikoa

Gipuzkoa Teknologikoa" programa 2003an hasi zen. Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, urtero hiru jardunaldi antolatzen ditu, enpresa munduan  informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilerarekin eta aprobetxamenduarekin lotutako hainbat gai jorratzeko: Interneteko segurtasuna, Big Data, Gauzen Interneta, Industria 4.0, Blockchain, Cloud computing, Fabrikazio aditiboa, robotika, biki digitalak, etab.

Captura 

 

Informazio geihago:

Iñaki Ucin

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688 884 347

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com