• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak Acelera Pyme bulego bat izango du eraldaketa digitala bultzatzeko.

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak Acelera Pyme bulego bat izango du eraldaketa digitala bultzatzeko.

 

  • Gipuzkoako Bazkundeak arreta eta aholkularitza eskainiko die negozioa digitalki abiarazi edo eraldatu nahi duten Gipuzkoako enpresa txiki, ertain eta autonomoei.

 

  • Helburua zehatza du; produktu teknologikoen merkaturako sarbidea erraztea eta enpresei negozio, ekoizpen, produktu zein zerbitzu-prozesuetan lehiakorragoak izaten laguntzea, teknologia digitalak erabiliz.

 

  • 2021. urtean antolatutako ekimen ezberdinen bidez, Gipuzkoako 200 enpresa baino gehiagorekin lan egin eta laguntza eskaintzea  aurreikusten dugu.

 

 

Donostia - 2021eko maiatzaren 13a Gipuzkoako Bazkundeak, Red.es eta Espainiako Ganberarekin lankidetzan, Acelera Pyme Bulegoen Programa jarri du abian, enpresa txiki eta ertain, autonomo eta ekintzaileen eraldaketa digitala bultzatzeko helburuarekin, IKTen etengabeko kultura, erabilera eta aprobetxamendua ezarriz beren enpresa-estrategietan.

Red.es-ek eta Espainiako Ganberak 60 Acelera Pyme bulego sortzeko lankidetza-hitzarmena aurkeztu du Merkataritza Ganberen sarearen bitartez, horien artean Gipuzkoako Bazkundea dagoelarik. Helburua zehatza du; produktu teknologikoen merkaturako sarbidea erraztea eta enpresei negozio, ekoizpen, produktu zein zerbitzu-prozesuetan lehiakorragoak izaten laguntzea, teknologia digitalak erabiliz, ekonomia digitala sistematikoki txertatuz, zehazki, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei (IKT) dagokionez. ETEen, mikroETEen eta autonomoen ohiko jardueran eta estrategian bidaide izan eta, nazioarteko produktibitatea eta lehiakortasuna maximizatuko duten funtsezko tresnak eskainiko dizkiegu.

Digitalizazioak ateak irekitzen ditu lehen pentsaezinak ziren jarduerak eraldatzeko. Hala nola, ibilgailuen, piezen eta osagaien eskaneatzea eta digitalizazioa ekoizpen-lerroen barruan integratzea, gaixotasunen terapia errealitate birtualaren bidez artatzea, enpresaren ondasunak eta aktiboak geolokalizatzeko teknologia, kontsumo-produktuak modu masiboan eta kostu txikiekin pertsonalizatzea, etab.

Zehazki, Gipuzkoako Bazkundeak honako hauek zerbitzuak eskainiko ditu: 

  • Neurrira egindako aholkularitza-zerbitzu bat, enpresen eraldaketa digitala bideratzeko: produktu eta zerbitzu berriak merkaturatzeko eta probatzeko aholkularitza; haien balio-proposamenaren diseinua; enpresaren digitalizazio-aukeren azterketa edo ingurune lehiakorraren azterketa.
  • Doako webminar formatuko jardunaldien egutegia, urte honetan zehar, non Gipuzkoako enpresek beren negozioaren lehiakortasuna digitalizazioaren bidez hobetzeko tresnak eta jardunbide egokiak ezagutu ahal izango dituzten
  • Kontsultei erantzuteko leiho bat, digitalizazio-proiektuen finantzaketari eta informazio-teknologiekin lotutako beste hainbat gaiei  buruzko zalantzak argitzeko.

Gure aurreikuspenen arabera, 200 enpresek baino gehiagok parte hartuko dute ekimenetan, eta digitalizazioak lehiakortasuna hobetzeko ekar dezakeenari buruzko ikuspegi zabala eskuratzeko aukera izango dute.

Horretarako, aurtengo maiatza eta abendua bitartean, neurrira egindako 20 aholkularitza eta Gipuzkoako enpresa eskaintzaileek aurkeztutako eraldaketa digitaleko kasuak plazaratzeko,17 webminar eta mintegi baino gehiago egingo dira. 

Lekualdatutako langileentzako dokumentu-kudeaketa, adimen lehiakorra, software txertatua erabiliz produktuak eraldatzea, prozesuei aplikatutako ikusmen artifiziala, datuen ingeniaritza edo  adimen artifiziala dira adibide moduan enpresei beren produktuak eta negozio-ereduak eboluzionatzeko aukerak eskaintzen dizkieten aplikazioak batzuk.

Captura 

 

Informazio geihago:

Iñaki Ucin

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688 884 347

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com