• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • XI. MBA EXECUTIVEaren amaiera ekitaldia Gipuzkoako Bazkundearen eta Mondragon Unibertsitatearen eskutik

Albisteak

XI. MBA EXECUTIVEaren amaiera ekitaldia Gipuzkoako Bazkundearen eta Mondragon Unibertsitatearen eskutik

 

  • Pedro Esnaola, Gipuzkoako Bazkundeko Presidentea eta Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko Errektorea izango dira ekitaldiaren buru. Titulu banaketa gaur arratsaldean egingo da Gipuzkoako Bazkundean.

 

  • Hamabi urtez 225 pertsona baina gehiago pasa dira MBA Executiveko ikasgeletatik

 

  • 520 orduz osaturik dagoen MBA Executive, urte betez eman da Gipuzkoako Bazkundeko egoitzan.

 

 

Donostia – 2021eko ekainaren 10a - Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak MBA Executivearen XI. ekitaldi amaiera burutuko dute gaur, Gipuzkoako Bazkundean. Masterra 2009an jarri zuten martxan aipatutako bi entitate hauek. Ekitaldia 18:30etan hasiko da Pedro Esnaolaren hasierarekin. Ondoren Koldo Arandiak, Ibarmia Innovatek enpresako presidente & CEO (2019ko “Pyme enpresa industrialaren saria”eman zitzaion) hitzaldia emango du eta ondoren, 19:30ak aldera tituluak banatuko dira ikastaroa arrakastaz amaitu duten ikasleei. Azkenik, Vicente Atxa Jna., Mondragon Unibertsitateko Errektorea, ekitaldiaren amaiera egiteaz arduratuko da.

Masterra burutu duten ikasleak 31 eta 45 urte bitartekoak dira. Industria mailako enpresetan eta zerbitzu enpresetan aritzen dira batibat eta ardura handiko postutan burutzen dute euren lana. Guztiek esperientzi profesional zabala dute eta prestakuntza akademiko ezberdina jaso dute Industria mailako Ingenieritzan, Informatikan, Zuzenbidean, Antolakuntza Psikologian, eta Enpresa kudeaketan eta zuzendaritzan besteak beste.

                                       

Masterrean parte hartu duten ikasleek, Finantza, Estrategia, Marketinga, Eragiketak, Berrikuntza, Pertsonak... hau da, enpresaren alor funtzionalak ikasteko ikastaroak jaso dituzte, eta era berean beraiek enpresak zuzentzeko dituzten abileziak landu dituzte. Une oro diziplina anitzeko irakasleak izan dituzte alboan, unibertsitateko, aholkularitzako eta enpresetako esperientziak eta ikuspuntuak konbinatuz.

 

Helburuak

MBA Executive programa bilakaera pertsonalera bideratuta dago, erabakiak hartzeko orduan behar diren gaitasunak eta jarrerak sustatzea bilatzen du, baita lan taldea sustatzea ere eta proiektuen eta pertsonen lidergotza lortzea aldaketa eta berrikuntza sustatuz. Horrez gain, programa honek enpresen ikuspegi osoa erakusten du eta arlo eraginkorrenak nola funtzionatzen duten azaltzen du. MBA Executiveren beste helburuetako bat erakundearen funtzio ezberdinak kudeatzeko aukera ematen duten kontzeptuak indartzea eta eguneratzea da, kultura eta nazioarteko testuinguru anitzak kontutan hartuz.

 

Balorazio baikorra

Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak elkarrekin antolatzen duten hamaikagarren master honen balorazioa oso baikorra izan da, nahiz eta pandemiak sorturiko oztopoak egon diren. MBA honetan 12 urtez trebetutako 225 profesional baino gehiago izan direlarik, elkarrekin lan egiten jarraitzea da bi entitate hauen helburua, enpresetako profesionalen heziketaren bitartez Gipuzkoako enpresak indartzeko. Gaur egun, hamahirugarren ediziorako izen ematea irekita dago, zein urriak 22an hasiko da, eta online zein presentzial saioak antolatzen ari dira programari buruzko xehetasun gehiago emateko eta edozer zalantza argitzeko.

 

Informazio geihago:

Iñaki Ucin

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688 884 347

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com