• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak azpikontratazio-enpresen inguruko azoken jarduera berrabiaraziko du MIDEST 2021an

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak azpikontratazio-enpresen inguruko azoken jarduera berrabiaraziko du MIDEST 2021an

  • Gipuzkoako Bazkundeak enpresen partaidetza bateratua antolatu du LYONen izango den MIDEST-GLOBAL INDUSTRIE 2021 azokan irailaren 6tik 9ra.
  • Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, Frantzian egiten den lehen industria-azoka izango da.
  • Edizio honetan mekanizazioan, galdaragintzan, dekoletajean eta plastikoan espezializatutako 31 enpresek hartuko dute parte, eta horietatik % 55 euskal enpresak dira.

Donostia/2021eko abuztuaren 31. Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, azoka jarduera abian jartzen ari da apurka-apurka.  GLOBAL INDUSTRIE 2021, MIDEST industria ekitaldiak, irailaren 6an irekiko ditu ateak Lyonen.

Merkataritza Ganberak ICEXek nazioarteko merkatuetan azpikontratazio-industriari laguntzeko izendatutako erakundeak dira. Urtero 20 sustapen-jarduera baino gehiago antolatzen dituzte SUBCONTEX zerbitzuaren bitartez. Ekimen hauen bidez, ordezkatzen dituzten 541  azpikontratazio-industriako enpresen nazioarteko merkatuetan aukerak erakartzea du helburu.

Gipuzkoako Bazkundeak, Espainiako Ganberekin lankidetzan, MIDEST-GLOBAL INDUSTRIE 2021 azokan parte-hartze bateratua antolatzen du. Azoka irailaren 6tik 9ra bitartean izango da, Lyonen (Frantzia).

Azoka Paris (urte bikoitiak) eta Lyon (urte bakoitiak) artean ospatzen da urtero. Horrela, azpikontratazio industrialaren sektorean Frantzian dauden bi industrialde indartsuenei estaldura eman eta bi eremu geografikoetako erosleak erakartzea du helburu.

MIDEST mundu mailako azpikontratazio eremuan azoka garrantzitsuenetakoa da eta Frantziako lehena. Era berean, Frantzia, Alemaniarekin batera,  Europako azpikontratazio merkatu aktiboena da.

GLOBAL INDUSTRIE azokaren azken edizioan 2.500 erakusketariek parte hartu zuten eta nazioarteko 45.861 profesional bertaratu ziren.

Gipuzkoako Bazkundeak antolatzen duen Espainiako partaidetza bateratuak 31 enpresa erakusle ditu. Nabarmentzekoa da Gipuzkoako enpresen presentzia handia, partaidetza bateratuko enpresa guztien % 29, eta ehuneko hori % 55era iristen da euskal enpresak kontuan hartuz gero.

Enpresa horiek mekanizazioan, galdaketan, galdaragintzan, dekoletajean eta plastikoan espezializatuta daude batez ere.

Azpikontratazio-Industriak  Gipuzkoako industriaren % 27a suposatzen du. Frantzia Europako azpikontratazio- industrian bigarren merkatua da, Alemaniaren atzetik, eta Gipuzkoako azpikontratazio-industria nazioartean handitzeko merkatu naturala.

Gipuzkoako Bazkundea, SUBCONTEX zerbitzuaren bitartez, industria honen bazkide estrategikoa da nazioarteko hedapenean, eta elkarlanean dihardu Gipuzkoako azpikontratazioko enpresekin nazioarteko jardunean. Elkarlan eta laguntza hau bide ezberdinetatik jorratzen da. Horrela, Gipuzkoako industria sustatzeko ekintza ugarien artean, enpresak nazioarteko merkatuetara egokitzeko aholkularitza-lanak egiten dira, langileak trebatzen dira merkataritzako trebetasunetan eta nazioarteko trebetasun operatiboetan, eta, garrantzitsuena, negozio-aukerak identifikatzen  dira, gure enpresentzat eskaintza eskaerak lortu eta salmentak gauzatzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Iñigo Muguruza

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 312/685750111

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com