• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Berrikuntza saltokietan, Retail Euskal Eskolaren I. Jardunaldian

Albisteak

Berrikuntza saltokietan, Retail Euskal Eskolaren I. Jardunaldian

Topaketaren ardatza motibazioa izango da, berrikuntzarako oinarri gisa, retailaren eta hiri-ekonomiako negozioen lehiakortasuna hobetzeko.

Euskadiko retailaren eta hiri-ekonomiaren negozioak bere jardueretan berrikuntza barneratu dezaten motibatzeko eta bultzatzeko, eta, horrela, lehiakorragoak izan daitezen, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Eusko Ganberek datorren asteartean, azaroak 23, Retail Euskal Eskolaren I. Jardunaldia egingo dute. Bi modalitateren bidez parte hartu ahal izango da, aurrez aurre Gipuzkoako Ganberaren egoitzan eta online. 

Jardunaldia Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendariaren eta Pedro Esnaola Gipuzkoako Ganbera presidentearen irekiera ekitaldiarekin hasiko da, ondoren programa zabal bati ekiteko. Programa horretan, berrikuntzaren oinarri nagusiak, berrikuntza arrakastaz garatu duten euskal saltokien kasuak, egungo testuinguru komertzialean nola berritu eta bezeroarenganako orientazioa berritzeko tresna indartsua izan daitekeen azalduko dira. 

 

Jardunaldiaren aurkezpena eta gero, Teresa AranzibiaBerrikuntza, sormena eta etengabeko egokitzapena, hobetzeko gakoak’ gaiari buruz arituko da, eta, ondoren, Mari Mar urdaitegia (Vitoria-Gasteiz), Txokopunto (Gernika) eta Ness by Esti García (Ordizia) saltokietako arduradunek berritzeko izan dituzten motibazioak eta lortutako emaitzak azalduko dituzte ‘Denok egin dezakegu! EAEko hiru saltoki lokal eta independenteren esperientzia arrakastatsuak’ hitzaldian.

Retail Euskal Eskolaren I. Jardunaldiak Fotografiarteko Mario Arias enpresaburu komertzialaren eskutik eta ‘Tokiko merkataritzaren eta merkataritza independentearen egokitze arrakastatsuaren azterketa, merkatuaren egungo eskaeretara’ hitzaldiarekin jarraituko du. Halaber, 20 urte bezeroarenganantz eraldatzen laguntzen daramatzan Christian Pereira Retail Euskal Eskolako negozio-aholkularia eta profesional laguntzaileak eta Maurien Martinez bezero-esperientziako aholkulariak bezeroarekiko orientazioari buruz hitz egingo dute ‘Berrasmatzea, baita bezeroarenganako orientazioan ere: retailer berritzaileenengandik ikasiz’ hitzaldian.

Bukatzeko, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak hitza hartuko du Retail Euskal Eskolaren I. Jardunaldia ixteko.

EUSKO GANBERAK

Informazio gehiago:

Iñigo Muguruza

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943000300 / 685750111

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com