Hidrogel kanpaina Errenterian
2020-ko azaroaren 2-tik 5-era. Errenkoalde Elkarteak kanpaina berri bat garatuko du, bertako merkataritza sustatzeko.
Kanpaina honetan, parte hartzen duten establezimenduetan gutxienez 20€-ko erosketak egiten dituzten bezeroek hidrogel banagailu eramangarria jasoko dute (izakinak amaitu arte). Horretarako, Errenkoalde Elkarteko bulegora edo Beraungo Calzados Koro-ra gerturatu beharko dute.
Bezeroei erraztasun handiagoak emateko, elkarteko bulegoa ohizkoa baino ordutegi zabalagoan egongo da irekita. Merkatariek bezeroei honi buruzko informazioa emango diete.