Ver todas las actividades

Midest Feria 2021- Parte-hartze bateratua

Ekitaldia:  Midest´2021-Lyon

Feriaren egunak:  Iraila 6-9

Izen-emate epe muga: Apirilaren 30a

Izen-ematea botoia

Espainiako Ganberak eta Gipuzkoako Bazkundeak, ICEXek 2021rako duen plan sektorialaren barruan aurreikusita duen laguntzarekin, datorren irailaren 6tik 9era bitartean Lyonen Azpikontratazio industrialaren inguruan urtero antolatzen den MIDEST ferian parte hartze bateratua antolatuko du.

MIDEST munduko azokarik garrantsitsuenetakoa da azpikontratazio mailan, eta Frantziako lehenengoa. Frantzia, Alemaniarekin batera, Europar Batasuneko merkatu aktiboenak dira azpikontratazio industrialean. Bai Frantzian eta baita Europako beste herrialdetan espainiar enpresen presentzia finkatu, edo eta merkatu hauetan sartzeko aukera paregabea izan daiteke.

GLOBAL INDUSTRIE feriaren inguruan kokatzen da, INDUSTRIE (Ekoizpen teknologiak), SMART INDUSTRIES (4.0 eta etorkizuneko industria) eta TOLEXPO (Txapa, bobina, hodi eta profilentzako makinaria) feriekin batera.

Ferian ordezkatuko diren aktibitate nagusiak honakoak dira:

  • Metalen eraldaketa
  • Galdaragintza, forjaketa
  • Galdaketa
  • Erramintak
  • Moldeak
  • Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa
  • Deformazio eta mozketa bidezko eraldaketa
  • Gainazaleko tratamendu eta tratamendu termikoak
  • Elektronika eta elektrizitatea
  • Plastikoa
  • Kautxu eta konpositeak 
  • Erdi bukatutako produktuak

Izen emate epea 2021eko apirilaren 30ean bukatuko da. Parte-hartze baldintzak, epeak edo izen-emateari buruzko informazio gehiago eskuratzeko kontaktatu Ane Aguirrezabala.

 

Informazioa

Ane Aguirrezabala 

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

943 000 322

 

LOGOTIPO CÁMARA DE ESPAÑA JPG      img2012165500    

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com