Eta Black Friday gehien behar dutenei laguntzeko aukera bihurtzen badugu?
Ibai-Artean argi daukagu, Black Arrasate du izena eta jardunaldi hau benetan garrantzitsua denari buruz hausnartzeko, kontsumo arduratsua eta tokikoa sustatzeko eta gehien behar dutenei laguntzeko da.
HARREMAN GKE eta HARREMAN DENDArekin lankidetzan, azaroaren 27tik aurrera Ibai-Arteko dendaren batean erosketa bat egiten duten guztiek, izakinak agortu arte, opari bat jasoko dute, ekintza solidario baten parte egingo dituena, gogoeta egitera gonbidatuko dituena eta, aldi berean, gehien behar dutenei lagunduko diegu.
Eta norbaitek deskontuekin erosi nahi badu, zuzaraguretxertoa.eus webgunean ere sartu ahal izango da, balio erantsia duten kupoiak erosi eta, horrela, herriko merkataritzari lagunduz.
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira.
KONTAKTUA: Jon Apraiz/630149252