Bi-tartean gabonetako bonoa
Azaroaren 30etik aurrera, Urretxu-Zumarragako Bi-tartean elkarteak 900 erosketa bono jarriko ditu salgai.
40 euro ordainduta, 10 eurotako 5 bono jasoko dituzte bonoa eskuratzen duten bezeroek. Esan bezala kanpaina azaroaren 30ean hasiko da, eta bonoak urtarrilaren 5arte gastatu ahalko dira.
Bonoa erosteko BI-tartean elkateak duen bulegotik pasa beharko dira bezeroak astelehenetik ostiralera eta NAN bakoitzeko bono bat eskuratuko dute. Pertsona bat ezingo da NAN bat baina gehiagorekin etorri.