Ibai-Artek Gabonetako egitarau oparoa prestatu du aurtengoan ere
Dagoeneko aurreratu dugun bezala, erosketak Arrasaten burutzen dituzten bezeroen artean urteroko Gabonetako 50 otzara zozketatuko ditugu. Zozketan parte hartzeko, aukera desberdinak daude: erosketak Arrasate Txartelarekin ordaindu, ibaiarte.eus webgunean zure helbide elektronikoa utzi, erosketa-txartel baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira edo gure Instagram edo Facebookeko kontuetan partekatu gure otzaren argitalpena. Norberak erabaki dezake modu batean edo denetan parte hartu Otarre hauen banaketa abenduaren 19an egingo dugu, arratsaldeko 19.15etatik aurrera, Biteri Plazan kokatuko den karpan.
Gainera, Biteri plazan Udalak jarriko duen karparen barruan eta Amaia Antzokian, hainbat jarduera egingo ditugu adin guztietako jendearentzat. Hau da Ibai-Artetik prestatu dugun programazioa:
EGUNA |
EKIMENA |
KOKAPENA |
ORDUA |
19 |
Panoli Kabareta ikuskizuna (Ganso&Cia) |
Biteri Plazako karpa |
18.00 |
19 |
Otzara eta euskaraldiko sari banaketa |
Biteri Plazako karpa |
19.15 |
26 |
Big-Band (musika ikuskizuna) |
Amaia Antzokia |
19.00 |
28 |
Haurrentzako tailerrak eta jolasak (Txatxilipurdi) |
Biteri Plazako karpa |
12.00 |
28 |
Sarrabete (musika ikuskizuna) |
Biteri Plazako karpa |
18.00 |
29 |
Bizi-Bizi zirkua (Kiki,koko eta Moko pailazoak) |
Biteri Plazako karpa |
12.00 |
29 |
Musika eta jolasak ingeleses (Kids&Us) |
Biteri Plazako karpa |
18.00 |
30 |
Aztikeriak (Tor ta Txoborro magoak) |
Biteri Plazako karpa |
12.00 |
30 |
Los Killos (musika ikuskizuna) |
Biteri Plazako karpa |
18.00 |
Emanaldietarako edo ekimenetarako sarrerak doan eskuratu ahal izango dira zuzaraguretxertoa.eus webgunean, sartu eta eskuratu zureak!
Eta laster gainera, erosketen unean Erregeetako loteria-txartelak oparitzen hasiko gara bezeroen artean. Aurtengo zenbakia 44818 da.
Gogoratu baita ere, erosketa unean Arrasate txartela erabiliz gero, fidelizazio sistema atxikituta dauden saltokietan hurrengo erosketarako deskontuak izango dituzula.
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira.