Ver todas las actividades
SUBCON azoka Birmingham · ERRESUMA BATUA
Data: Ekainaren 7 tik 9ra Ekitaldia: SUBCON azoka |
2022eko ekainaren 7tik 9ra Birmingham hirian, SUBCON azokaren edizio berria egingo da, industria azpikontrataziora bideratuta. SUBCONek berrogei urte baino gehiago daramatza Erresuma Batuko sektorearen erakusleiho nagusia izaten.
Euskal Ganberak, Basque Trade & investmetek lagunduta, edizioan izango dira euskal industria azpikontratazioari buruzko informazio stand batean.
Azokan parte hartu nahi duten euskal enpresei honako aukera hauek emango dizkiegu:
- Zuzenean aurkeztu nahi badira, azoka kudeatzeko laguntza logistikoa emango diegu.
- Azokara joateko asmoa badute, stand hori beren bisitaren “gune nagusi” gisa erabiltzeko aukera emango diegu, eta azokan zehar bilerak egiteko erabili ahal izango dute.
- Aukera izango dute bere katalogoak stand horretan izango dugun katalogoen erakusgarrian aurkezteko, kuota txiki bat ordainduta.
DEIALDIA ETA IZEN EMATEA
Informazioa
Iñigo Usandizaga - 943 000 286- Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.