• Hasiera
  • Beste zerbitzuak
  • Estrategia eta salmenta
  • Mentoring TALENT zerbitzua

Mentoring TALENT zerbitzua

Mentoring TALENT Banner horizontal

 

Mentoring TALENT zerbitzuak zerbitzu integrala eskaintzen die Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainei, kudeatzaileei eta zuzendariei aholkuak eta laguntza emateko.

Hartzaileak

  • 5 eta 30 langile bitarteko enpresa guztiak, batez ere industria- eta zerbitzu-enpresak.
  • Enpresa sortu berriak

 

Zerbitzua

  • Enpresak kanpoko kudeatzaile profesional bat izango du, kudeaketa-arloetan, kezketan eta beharretan lagunduko eta aholkatuko diona, hobekuntza-arloak identifikatuko dituena eta laguntza profesionala eta konponbideak emango dizkiona.
  • Mentoring TALENT enpresetara bisita eta bilera pertsonalen bidez aurkezten den lehen unean, Gipuzkoako Ganberak mentore profil egokiena identifikatuko du hari esleitu ahal izateko.
  • Hasieran aholkularia hilean bi egunetan joatea planteatzen da, batez beste 3 ordu/eguneko dedikazioarekin, laguntza-bilerak egiteko, jarraipena egiteko eta hobekuntza-planteamenduak eta konponbideak emateko intereseko arlo guztietan. Hala ere, dedikazioa malgua eta enpresak eskatzen dituen beharretara egokitua izango da..
  • Aldian-aldian, Bazkundearen, aholkulariaren eta enpresaren artean jarraipena egingo da, proiektuaren bilakaera ikusteko eta, hala badagokio, enpresaren kudeaketan laguntzeko aukerak planteatzeko..

Enpresa bakoitzaren arabera landu daitezkeen arloak:

Mentoring TALENT 2Banner horizontal

Enpresak garapen eta sakontze handiagoa behar badu landutako arloren batean, eta ezin bada aholkulariaren dedikazioaren esparruan egin, bai denboragatik, bai berariazko ezagutzagatik, hark zerbitzu osagarriak egitea/azpikontratatzea planteatuko du, enpresak eskatzen duen zerbitzurako ad-hoc proposamenekin. Proposamen horiek Gipuzkoako Ganberak, beste profesional aditu batzuek edo enpresa espezializatuek egin ahal izango dituzte.

 

 

Informazio gehiago:

Koro Otegi

943 000 290 / 685 750 117

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com