Jarduera guztiak
GipuzkoaTIC Jardunaldia: Smart Building, etorkizuneko eraikinak
Data: maiatzak 18 Ordutegia: 9:00-13:00 Iraupena: 4 ordu |
Aurkezpena
"Smart building" edo eraikin adimenduna teknologia aurreratuak erabiltzen dituen egitura mota bat da, funtzionamendua eta eraginkortasuna kontrolatzeko eta optimizatzeko. Erabiltzaileen erosotasuna eta segurtasuna maximizatzeko diseinatuta egon ohi dira, eta, aldi berean, kostu operatiboak eta ingurumen-inpaktua murrizten dituzte.
Smart building-etan erabiltzen diren teknologia ohikoenetako batzuk honako hauek dira:
- Sentsoreak eta automatizazio-sistemak: sentsoreek datuak biltzen dituzte (tenperatura, hezetasuna, argiztapena, airearen kalitatea, etab.), berokuntza, aireztapen eta aire girotuko sistemak (HVAC), argiztapena eta erosotasun-baldintza egokiei eusteko beste sistema batzuk automatikoki doitzeko erabiltzen direnak.
- Energia kudeatzeko sistemak: energia-kontsumoa gainbegiratzeaz arduratzen dira eta erabilera optimizatzea ahalbidetzen dute. Eguzki-panelak, energia biltegiratzeko bateriak eta energia monitorizatzeko sistemak izan ditzakete.
- Komunikazio-sareak: datuak denbora errealean transmititzeko aukera ematen dute eraikineko sistemen eta gailuen artean.
- Datuak kudeatzeko plataformak: datuak biltzea, biltegiratzea, aztertzea eta bistaratzea ahalbidetzen dute. Sistema horiek datu-baseak izan ditzakete hodeian, Big Data eta IA aztertzeko sistemak eta datuak bistaratzeko aplikazioak.
Jardunaldi honetan, teknologia horiek eraikin batean ezartzeko kontuan hartu beharreko eraikin egoera, joerak eta alderdiak aztertuko dira, baita eta arrakasta kasu batzuk ere.
Egitaraua
9:00 9:10 Irekiera
Leyre Madariaga (Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako Zuzendaria - Eusko Jaurlaritza)
Iñaki Suárez (Eraldaketa Digitala arloko zuzendaria - SPRI Taldea)
9:10 9:15 Irekiera
Javier Zubia (Gipuzkoako Bazkundeko Zuzendari Nagusia)
9:15 9:40 Smart design: teknologia-dosi adimentsu baterantz
Xabier Barrutieta Basurko (Euskal Herriko arkitektoen elkargo ofiziala - Arkitektoa)
9:40 10:05 Eraikinaren biki digitala, diseinutik eraikin adimendunaren eraketara.
Jose Manuel Olaizola Martija (Eraikuntzaren digitalizazio eta automatizazio plataformaren arduraduna Tecnalia Research & Innovation)
10:05 10:30 Kudeaketa adimendunerako segurtasun integraleko plataformak
Javier Olarte Pinedo (DORLETeko Ipar-zonaldeko buru komertziala)
10:30 10:55 Eraikin adimendunen segurtasun eta operazioen digitalizazioa, sarbideen kontrolaren bitartez.
Iñigo Unanue Tellería (Global Residential Lead SALTO Systems)
10:55 11:15 Atsedena/kafea
11:15 11:40 Sarbide biometrikoak, zure eraikinaren eta negozioaren eraginkortasuna hobetzen duen irtenbide adimenduna
Pablo Barragán (Business Development Manager - Veridas)
11:40 12:05 Eraikin adimendunak JASANGARRIAK bihurtuz
Xabier Flores Larrea (Elektrako Eraikinen automatizazio saileko arduraduna)
12:05 12:30 BIKIA: Biki digitala, euskal alokairu publikoaren kudeaketa eraginkorragoa egiteko
Karlos Orbea Ascaso (Alokabideko Berrikuntza, Proiektu eta Birgaitze arduraduna)
12:30 12:55 Mantentze-lanen kudeaketa adimenduna
Alberto Llorente Rodriguez (Ondoan Servicios-en zuzendaria)
12:55 13:00 Amaiera
Antolatzaileak |
|
||