• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • 4.000 pertsona inguruk parte hartuko dute Gipuzkoako Bazkundearen prestakuntza programetan 2023an 

Albisteak

4.000 pertsona inguruk parte hartuko dute Gipuzkoako Bazkundearen prestakuntza programetan 2023an 

Horietatik 2750 baino gehiago Gipuzkoako enpresetan lan egiten duten profesionalak izango dira.

Urteko lehen seihileko honetan 220 ikastaro baino gehiago eskaintzen dira aurrez aurre eta online.

Zuzendaritzako, lidergoko, digitalizazioko eta etengabeko hobekuntzako trebetasunak garatzeko eskaintza indartzen da.

30 urtetik beherako gazteen garapen profesionalak eta 45 urtetik gorakoen enplegagarritasunak atal espezifiko bat dute 2023ko prestakuntza-katalogoan.

Donostia-San Sebastián - 2023ko urtarrilaren 11– Gipuzkoako Bazkundeak urtea hasten du 2023ko lehen seihilekorako prestakuntza-ekintzen proposamenarekin, bere katalogoan prestakuntza-programa berriak sartuz. Eskaintza horren helburu nagusia, Gipuzkoako enpresetako profesionalak gaitzea, 30 urtetik beherako gazteak lan-merkatuan sartzea eta 45 urtetik gorakoen enplegagarritasuna hobetzea dira. Gipuzkoako prestakuntza-eskaintzarik zabalena osatzen duten 220 ikastaro daude, enpresari eta bertan lan egiten duten profesionalen kolektiboari zuzendutakoak, eta 4.000 pertsona inguru lortzea espero da; horietatik 2750 baino gehiago gure lurraldeko enpresetan lan egiten duten profesionalak dira. Gainerakoak 30 urtetik beherako gazteak izango dira. 

Lehen seihilekorako programa, enpresaren kudeaketa-arloetan dauden gaikuntza-beharrei erantzuteko diseinatu da. Alde batetik, Kontseilarien Tailer ikastaroa nabarmentzen da, Gipuzkoan ematen den ikastaro bakarra baita, enpresetako Administrazio Kontseiluko kideentzat. Gauzak horrela, iraupen ertaineko ikastaroen eskaintza zabaltzeko egindako ahalegina azpimarratu nahi da, 4 izatetik 10 izatera igaro baitira eta enpresako profesionalak funtsezko arlo jakin batzuetan modu eraginkorrean espezializatzeko formula arrakastatsua izan da. Kapitulu honetan, berritasunagatik edo inpaktuagatik, Familia-Enpresaren jarraipenerako prestakuntza-programa edo Negozio Digitalen Garapenaren programa aurreratua nabarmentzen dira. 

Jakintza-arloen arabera, honako hauek azpimarratzen dira: estrategiari, berrikuntzari eta etengabeko hobekuntzari buruzko prestakuntza, berdintasun-plana, nazioarteko merkataritza, arlo komertzialera eta marketinera bideratutako ikastaroak, fiskalitatea, kudeaketa ekonomiko-finantzarioa, IKT-a, sare sozialak eta digitalizazioa. Horrela, enpresa guztien lanbide-jarduerarekin zerikusia duten ia ezagutza-arlo guztiak lantzen dira. Hizkuntza ikastaroak, frantsesa eta ingelesa, coaching, marketin digital, nazioarteko merkataritza eta aholkularitza fiskalari buruzko graduondoko 4 programek eta Enpresen Zuzendaritzako MBA EXECUTIVE masterrak itxiko dute Gipuzkoako enpresa eta profesionalei zuzendutako eskaintza hau.

 

2023an, zuzendaritza-trebetasunak, digitalizazioa eta marketin digitala hobetzearen aldeko apustua egingo da. 

2023 honetan, Gipuzkoako Bazkundearen programa ezagunenen aldeko apustua egiten jarraitzen da, eta enpresen aurtengo beharretara egokitutako eguneratzeak txertatzen dira. Hala, digitalizazioarekin eta marketin digitalarekin lotutako gaiek, taldeen kudeaketarekin, komunikazioarekin eta zerga- eta lan-arloen espezialitateekin lotutako zuzendaritza-trebetasunek protagonismo berezia hartu dute. Gainera, eskaintza bikoiztu egin da: 51 ikastaro 2023rako, eta iaz, berriz, 25 ikastaro. 

 

45 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako kolektibo espezifikoentzako eskaintza. 

Eskaintza horretaz gain, Bazkundeak prestakuntzaren arloan egiten dituen jarduerak kontuan izanda, bi kolektiborentzako hurbilketa espezifiko bat aurreikusten du: 30 urtetik beherako gazteentzat eta 45 urtetik gorakoentzat.

Gazteen kasuan, 59 ikastaro eskainiko dira guztira, eta horietan online eta aurrez aurreko prestakuntza-formula konbinatuko da, honako espezialitate hauetan multzokatuta: administrazioa eta kudeaketa, merkataritza eta marketina, informatika eta komunikazioak, zerbitzu soziokulturalak eta osasuna, segurtasuna eta ingurumena, hotelak, turismoa eta kultura eta hizkuntzak. Gainera, gazteentzat diseinatutako ekintzailetza-programa bat dago.

45 urtetik gorakoentzat, +45 programa diseinatu da, online ikastaroak barne hartzen dituena, online lanerako, ofimatika eta hizkuntzetarako gaitasunak hobetzeko, eta 12 ikastaro presentzial, pertsona-talde horren enplegagarritasuna hobetzeko.

Gipuzkoako Bazkundeak ekintzailetzarako gune bat ere garatu du, tailerrak, enpresa berri bat sortzeko eta kudeatzeko prestakuntza eta ekintzaileari laguntzeko beste zerbitzu batzuk dituena, hala nola, bideragarritasun-planak eta enpresak eratzeko eta finkatzeko planak. 

 

Sarean lan eginez.

Profesional sare zabala izateaz gain, Gipuzkoako Bazkundeak lankidetza harremanak ezarri ditu Gipuzkoa barruko eta kanpoko erakundeekin. Horrela, Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan, Business Administration Executive-ko masterra antolatu genuen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eta finantzaketa dugu talentuaren kudeaketan espezializatutako programetan, enpresa partaidetzako kudeaketa bultzatzean, ezagutza kritikoaren kudeaketan eta familia-enpresaren jarraipenerako trebakuntzan. Prestakuntza osatzeko, enpresetako ekintza-plan espezifikoak egingo dira. Langabeentzako programei dagokienez, Europako Gizarte Funtsaren finantzazioa eta Espainiako Ganberaren lankidetza daukagu. Gainera, 30 urtetik beherako gazteentzako programak Gazte Bermea programaren barruko ekintzen parte dira, bai eta Incyderen laguntza duten proiektu espezifikoen parte ere. 

 

Atxikita: Gipuzkoako Bazkundeko 2023ko urtarrila-ekaina Formakuntza katalogoa

Informazio gehiagorako:

Jone Lacunza

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688 884 347

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com