Albisteak

Piezak eta osagaiak fabrikatzeko eskaintza industriala berrabiaraztea Europan, Gipuzkoako Bazkundearen helburua urteko azken lauhilekorako

Gure industria azpikontratistak Europan duen eskaintza sustatzeko jarduera-plana planteatzen da, hurrengo hilabeteetako jarduera ekonomikoaren dezelerazioari aurre egiteko neurri gisa.

6 herrialdetan egotea, lurralde-eremuetan, sektoreetan edo teknologietan espezializatutako 11 azokatan parte hartuz

Planak lehentasuna ematen dio gure enpresentzat kontratazio-aukera onenak dauden herrialdeetan egoteari, bai eta balio erantsi eta eskari gero eta handiagoa duten teknologia-sektore eta -arloetan sartzeari ere.

Ekimenean azpikontratazio industrialaren arloan espezializatutako Gipuzkoako 40 enpresak parte hartzen dute.

Romay, Gipuzkoako Bazkundea eta 65YMÁS, bat eginda 'Esperientziatik ikasi' kanpainan

Pedro Esnaola, Gipuzkoako Bazkundeko presidentea: "Enpresa munduan belaunaldi ezberdinen arteko uztarketa eman behar da".

Fernando Romay, saskibaloi jokalari ohia: "Helduek esperientzia eta filosofia transmititzen dute. Eta gazteek haiengandik hartu behar dute nahi duten ikaskuntza. Guk gure gurasoekin egin genuen gauza bera. Horrela, eurentzat erreferente izango gara, eta guretzat, berriz, aurrerapen ".

Francisco Valle, 65YMÁSeko kontseilari delegatua: «65YMÁSen belaunaldi arteko integrazioak egunkaria segmentu seniorreko erreferentziazko komunikabide bihurtu du».

Iker Estensoro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko zuzendaria: «Etorkizuna orainetik eraiki behar dugu». Horretarako, esperientziak dakartzan bizipenak funtsezkoak dira gazteentzat.

BIHARTEANen bazkide diren hiru ganberek hiru lurraldeetako 83 enpresa bildu eta 210 B2B hitzordu antolatu dituzte mugaz gaindiko enpresa-topaketan, NAEN Euroeskualdearen Hitzarmen Estrategikoaren esparruan

2022ko irailaren 27an egindako mugaz gaindiko topaketa hiru ganberen eta programa finantzatzen duen NAEN euroeskualdearen arteko lankidetza estrategikoaren esparruan garatzen da.

Jardunaldiak Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako 83 enpresa bildu ditu, lau sektoretakoak: Industria – Nekazaritzako elikagaiak – Osasuna – Digitala.

Guztira, 210 hitzordu B2B programatuta daude negozioa bultzatzeko, mugaz gaindiko lankidetza eta hurbiltasunezko nazioartekotzea.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com