Merkataritza aholkularitza eta planak
Enpresak Marketinaren inguruan egiten dituen ekintzen berraztertze sistematikoa suposatzen du, hobetzeko aukera modu sistematikoan identifikatzeko aukera ematen duelarik.
Zure enpresak salmentak areagotzea behar badu eta merkataritza saila osatu edo daukana sustatu, lagun zaitzakegu.
Gipuzkoako Bazkundeak, enpresa bakoitzaren beharren arabera, Merkataritza Plan bat aztertu, diagnostikoa egin eta burutzen du eta ezartzen lagundu, merkataritza prozesuetan hobekuntzak proposatuz eta merkataritza zereginetako helburuak, adierazleak eta jarraipen tresnak ezarriz.
Burutu beharreko lanaren ondorioz, enpresak ondorengo emaitzak lortuko ditu:
- Merkataritza helburuen garapena eta burutzapena.
- Balizko bezeroen ezagutza.
- Segmentazio irizpideen definizioa
- Lehiaketa-abantailen eta balio eskaintzen zehaztapena
- Merkataritza eta marketin ekintzen definizioa
- Merkataritza adierazleen definizioa
- Urteko salmenten aurrekontua egitea
- Merkataritza tresnen ezarpena, horien bidez merkataritza jardueren jarraipena egiteko adierazleak dituzten Merkataritza Aginte-Koadroa ahalbidetuz.
- CRMa inplementatzeko beharra edo ez erabakitzea
Enpresak abian jarriko du bere merkataritza prozesua, beti ere Gipuzkoako bazkundeko Aholkulari adituen tutoretzapean, hauek izendatutako langileak gidatu eta ezagutza, hausnarketa, eztabaida eta ikaskuntza sustatuko dute.
Ondoren, garatutako ekintzen jarraipena egingo da, baita ezarritako tresnen erabilpen egokiarena eta merkataritza jardueraren eraginkortasunarena ere, beti ere zehaztutako heburuekiko.