• Hasiera
  • Lana eta ekintzailetza
  • Lana
  • 45+ programa

Talento 45+ programa

Banner Formacion y bolsa

 

ENPLEGURAKO ORIENTAZIOA, PRESTAKUNTZA ETA LAGUNTZA

Talento 45+ programa 45 urte edo gehiago dituzten eta lanik ez duten pertsonentzat

 

Talento 45+ programaren helburua da 45 urte edo gehiago (60 urte arte, barne) dituzten enplegurik gabeko pertsonei zuzeneko ekintza bat eskaintzea, beren gaitasunetara egokitua, enpresen eskakizunetara hobekien egokitzen den beharrezko prestakuntza eta/edo kualifikazioa lor dezaten, horrek guztiak parte-hartzaileak laneratzen lagun dezan.

Parte-hartzaile bakoitza enplegura hurbiltzeko asmoz diseinatutako ekintza-multzo batek osatzen du programa:

  1. Orientazioa: Orientatzaile batek parte-hartzaile bakoitzari egindako diagnostikoa, bere abiapuntua aztertzeko, bere ahuleziei eta hobetzeko gakoei buruzko ikuspegi argia izatea ahalbidetuko duen txosten baten bidez.
  2. Prestakuntza: Prestakuntza honen helburua da pertsonen gaitasun profesionalak hobetzea eta, horrela, laneratzeko aukerak erraztea. Parte-hartzaile bakoitzak bere abiapuntuko egoerara ondoen egokitzen den eta orientazio-fasean identifikatu den prestakuntza egingo du.
  3. Enplegurako laguntza: Helburua, lanbide-gaitasunen inguruko prestakuntza amaitu duen parte-hartzailearen orientazio-prozesuarekin jarraitzea da. Birmoldaketa-diagnostiko bat egingo da, lan-merkatuari zuzenean lotua, eta argi eta garbi ezarriko da langabetuari lanpostu bat lortzen lagunduko dion ibilbide-orri bat.

Talento 45+ programan parte hartuta, honako hauek lortuko dituzu:

  • Prestakuntzaren bidez zure gaitasunak hobetzea eta lan-merkatuaren egungo eskakizunetara egokitzea.
  • Zure profil profesionala, CV eta lan-helburua hobetzea.
  • Kontaktuen eta ezagutzen sarea zabaltzea enplegu-bilaketa aktiboan.

Programa langabezian dauden 45 eta 60 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago.

Baldintza hori egiaztatzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira:

  • Nortasun Agiri Nazionala.
  • Lan-bizitza

Prestakuntzak doakoak dira, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen baititu 2014-2020 aldirako Enplegu, Prestakuntza eta Hezkuntza Programa Operatiboaren (POEFE) esparruan.

 

 2024 urterako ikastaro presentzialak:

 Amaitutako ikastaroak edo izen-emate itxia 2024: 

Merkataritza Ganberek Talento 45+ Programa jarri dute abian, 2014-2020 aldirako Enplegu, Prestakuntza eta Hezkuntza Programa Operatiboaren (POEFE) esparruan. Programa hori EGIFek kofinantzatzen du.

 

Informazio gehiago:

943 000 328

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

Logos 2024 45 

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com