Jarduera guztiak
Negozio aukerak Akitania Berrian
Data: urriak 21 Ordutegia: 9:00-11:00 Iraupena: 2 ordu Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 - 20018 Donostia-San Sebastián |
COVID aroaren ondoren, Frantzia eta bereziki Akitania Berriko ekonomian aldaketa nabaria izan da. Jardunaldi honen bitartez zuzeneko informazioa jasoko dugu, ohiko sektore ekonomikoen egoera ezagutu eta Akitania Berrian sortu daitezken negozio aukerak aztertuko ditugu. Horretaz gain, merkatu honetan arrakasta lortzeko gakoak aurkeztuko ditugu.
Frantzia, Gipuzkoako enpresen esportazioen merkatu nagusia da, baita erosketa gunea ere. Akitania Berria, 6 milioi biztanlerekin, Frantziako laugarren eskualdea da, eta sektore indartsuak ditu eta aniztasun ekonomiko nabarmena.
Akitania Berriarekin dugun gertutasunak erraztu egiten ditu elkarlan proiektuak eta salerosketa operazioak, baina batzuetan, enpresek zailtasunak aurkitzen dituzte merkatua eta haren potentzialitatearen ezjakintasunagatik. Hutsune guzti hauek jardunaldi honetan betetzen saiatuko gara.
Programa
09:00 Harrera eta dokumentazioaren ematea
09:05 Frantziako merkatuaren egoera eta Akitania Berriko negozio aukeren aurkezpena
Jarduera ekonomiko nagusien egoera Akitania Berrian.
Enpresentzako aukerak intereseko sektoreetan, azpikontratazioa barne, eta Gipuzkoako Bazkundeak eta Biharteanek eskaini dezaken laguntza.
10:45 Galde-eskeak
11:00 Amaiera
Hizlaria
Olga Irastorza, Bihartean mugaz gaindiko Ganberako Zuzendaria
Informazioa
943 000 295
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.