Jarduera guztiak

Kirolaren sektoreko nazioarteko bezeroak bilatzeko lankidetza proiektua

boton inscripcion interna

Gaur egun, enpresek ahalegin komertzial handiak egin behar dituzte kanpo merkatu berrietan sartu edo finkatzeko. Era berean, gero eta zailagoa da enpresa txiki batentzat gero eta handiagoak diren nazioarteko bezeroak eskuratzea.

 

Helburua:

Euskal enpresei nazioartean bezeroak bilatzen laguntzeko xedearekin, Eusko Ganberak eta Basque Trade and Investment-ek enpresa-lankidetzako proiektu honetan parte hartzea proposatzen dizuegu. Proiektu horren helburua nazioarteko bezeroetara sarbidea erraztuko duten lankidetza-taldeak eratzea da, banakako saiakera sarritan nekeza eta garestia suertatu baitaiteke.

 

Nori zuzendua:

Kirolaren sektorerako ekipoak, sistemak, multzoak edo ekipoen zatiak fabrikatu edo kirol artikuluen banaketan aritzen diren euskal enpresei zuzenduta dago.

Helburu den bezeroa partekatu eta beren eskaintzan osagarriak izan daitezkeen jarduerak batu eta helburu hori lortu nahaiean enpresen arteko lankidetzan aritzeko prest dauden enpresak behar ditugu. 

Proiektuaren inguruan interesa bazenu, hemen sakatu.

 

Informazioa gehiago:

Juan Carlos Villaverde

jHelbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943000287

Logo Conjunto

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com