Jarduera guztiak

SUBCONTRATACION'21 Feria

boton inscripcion interna

Data: Urriaren 26tik 28ra

Ordutegia: 09:30-18:00

Lekua: Bilbao Exhibition Centre  ubicacion

 

Gipuzkoako Bazkundeak, SUBCONTEX zerbitzuaren bitartez, hamaikagarren  urtez, Gipuzkoako enpresen partaidetza taldekatua antolatu du Feria Subcontratación'21 azokan, Bilbon, urriaren 26tik 28ra.

Azoka hau aukera ona da Gipuzkoako enpresen bertako eta nazioarteko merkatuetan beren presentzia sendotzeko.

Gipuzkoako Bazkundeak, SUBCONTEXeko standaren bitartez,  enpresa erakusketariei laguntza ematen die beren jarduera komertzialean, bezero berrien bilaketan eta bezero zein negozio-aukera berriak  antzematen. Bertan, erosleen fabrikazio beharren kontsultak jaso eta behar horietara  egokitzen diren Gipuzkoako enpresekin jartzen ditugu harremanetan.

Horretaz gain, azokan parte hartzeko antolaketa-lan guztiaz arduratzen gara, estanda erabiltzeko prest uzten diegu erakusketariei, beharrezko zerbitzu eta ekipamendu guztiekin.

Azkenik, Azoka honen testuinguruan, Azpikontratazio Industrialeko Europako Topaketa egiten da. Bertan, erosle europarrek parte hartzen dute, eta erakusketa-enpresek elkarrizketak izan ditzakete haiekin.

 

 DEIALDIA

 

Informazioa

943 000 322

Ane Aguirrezabala Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com