Jarduera guztiak

Mugikortasun elektrikoa, Gipuzkoako industria dibertsifikatzeko erronkaren aurrean

boton inscripcion interna

 

Data: Irailak 30

Ordutegia: 9:00-11:10

Iraupena: 2,10 ordu

Lekua:  Gipuzkoako Bazkundea ubicacion 1

Izen-ematea botoia

 

Jardunaldi honetan Gipuzkoako enpresak, barne-ekintzailetza eta sektore-dibertsifikazioa oinarri hartuta, mugikortasun elektrikoaren aldaketetara egokitzeko erronkari nola aurre egiten ari diren ikusiko dugu.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren MUBIL estrategiaren helburua da Gipuzkoa eta Euskadi nazioarteko erreferente bihurtzea mugikortasun elektrikoari eta energia biltegiratzeari dagokienez.

Gipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak antolatu dugu jardunaldi hau, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatua. Bertan, mugikortasun elektrikorako trantsizioan zer aukera dauden planteatuko da, enpresen ekintzailetza-potentziala eta dibertsifikazio sektoriala aprobetxatuz. Lurraldeko enpresek, startupek eta teknologia-zentroek beren esperientziak aurkeztuko dituzte eta INGIMOB programaren emaitza jakinaraziko da.

Aipatutako programa MUBIL fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren mugikortasun elektrikoaren sektoreari laguntzeko estrategian barneratzen den ekintza bat da, eta Gipuzkoako enpresa-sarean startup berriak, dibertsifikazio-proiektuak edo enpresek mugikortasun elektrikoaren sektorean negozio-unitate berriak abian jar ditzaten sustatzea du helburu.

Jardunaldia doakoa izango da eta plazak mugatuak izango dira, edukiera murriztuz eta COVID-19 segurtasun-neurriak aplikatuz. Inskripzioak enpresa laguntzailearen profilaren egokitasunaren arabera baliozkotuko dira, eta industria-profileko enpresei lehentasuna emango zaie (edukiera betez gero, enpresa bakoitzeko inskripzio bakarra egingo da).

 

EGITARAUA

 

9:00 Jardunaldiaren irekiera - Jabier Larrañaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko diputatua

9:10 Ekintzailetza eta dibertsifikazioa: gako estrategikoak ingurune aldakor batean - Jokin Lopetegi, CAFeko Garapen Korporatiboko eta Negozio Berrietako arduraduna - CAF Startup Station

9:40 GKN, Powertrain mekanikotik elektrifikatura - Xabier Aizpurua, GKN Automotiveko Ingeniaritza Programen Kudeaketako zuzendaria

10:00 Mugikortasun elektrikoaren arloan arrakasta kasuak eta joera teknologikoak - Miguel Martínez-Iturralde, CEITeko Garraio eta Energia Alorreko zuzendaria

10:20 Ingimob programaren emaitzen aurkezpena - Ainhoa Unamuno, BIC Gipuzkoako Proiektuen zuzendaria

10:30 Mahai-ingurua. Moderatzailea: Jon Gurrutxaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Nazioartekotzeko zuzendaria

  • Diego Badiola, Algoneko zuzendari nagusia
  • Julia Abadia, Nemesio Zubiako zuzendari nagusia
  • Iban Iriondo Grupo Elay Zuzendari nagusia

 11:00 Amaiera - Ane Insausti, Mubileko zuzendari nagusia 

 Amaia Vaqueriza

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

 

Logo DFGBG Logo HorizontalLogoMUBIL3 1CG HORIZ NEGRO

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com